Gizartea -
Harrapaketa
Gurpil aulkian zihoan adineko emakume bat hil da Gasteizen, auto batek harrapatuta
Garajera sartzen ari zen ibilgailu batek emakumearen gurpil-aulkia harrapatu eta lurrera bota du. Andreak kolpea hartu du buruan eta Santiago Ospitalean zendu da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
96 urteko emakume bat hil da Gasteizen, garajera sartzen ari zen ibilgailu batek haren gurpil-aulkia harrapatuta. Emakumea bere motordun gurpil-aulkitik lurrera erori zen eta burua kolpatu zuen.
Udaltzainek ostiral honetan jakinarazi dutenez, harrapaketa atzo (osteguna )18:00 aldera gertatu zen, Simon Anda kalean, Koroatzearen auzoan.
Kolpearen ondorioz, emakumea lurrera erori eta kolpea hartu zuen buruan. Santiago Ospitalera eraman zuten, eta bart gauean zendu da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea