Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Espetxean sartu dute Donostian emaztea erretzen saiatu zen gizona

49 urteko gizonak su eman zion lokal bati, bere emaztea barruan zegoela. Osasun zerbitzuek emakumea artatu behar izan zuten antsietateak jota zegoelako.

Gizonak sutea piztu zuen lekua, Donostian. Argazkia: EITB
Gizonak sutea piztu zuen lekua, Donostian. Argazkia: EITB
Gizonak sutea piztu zuen lekua, Donostian. Argazkia: EITB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaileak espetxera bidali du atzo Donostian emaztea zegoen lokal bati su emateagatik atxilotutako gizona, Udaleko iturriek jakitera eman dutenez.

49 urteko gizonezkoa emakume bat barruan zuen lokal bati su emateagatik atxilotu zuten. Gero ohartu ziren emaztea zela. Osasun zerbitzuek artatu egin behar izan zuten antsietateak jota zegoelako.

Atxilotuari sute delitua eta genero indarkeria testuinguruan egindako homizidio saiakera leporatzen diote, eta gaur goizean epailearen aurretik igaro ostean, espetxeratzea agindu dute.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia bideoak Tratu txarrak gaur Delituak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak