Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Barakaldon bikotekideari eraso egitea egotzita

Emakumeak aurpegian ubeldurak eta lepoan hematomak zituen, eta, ondorioz, ospitale batera eraman zuten.

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 20 urteko gizonezko bat atxilotu du astearte honetan, Barakaldon (Bizkaia), bikotekidea jotzea egotzita. Emakumeari osasun zentro batean artatu dizkiote lesioak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Gertaerak goizaldeko 01:00 aldera izan dira. Emakume batek 112 SOS Deiak zerbitzura deitu du, bikotekidea bera jotzen ari zela esanez. Ertzaintzako zenbait patruila berehala joan dira Barakaldoko etxebizitzara eta heldu direnean emakumearekin hitz egin dute; emakumeak kontusioak zituen aurpegian eta hematomak lepoan. Ustezko erasotzailea eraikineko patioan zegoen eta atxilotu egin dute, genero indarkeriako delitu bat egotzita.

Biktima osasun zentro batera eraman dute lesioak artatzeko, eta erasotzailea ertzain-etxera, atxilotuta. 20 urteko gizonezkoa epailearengana eramango dute polizia izapideak bukatu bezain laster.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Indarkeria matxista Barakaldo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa