Gizartea -

Trafikoa

Emakume bat hil da auto batek harrapatuta, Donostian

18:30 aldera izan da gertakaria. Emakumea autobusetik jaitsi eta errepidea gurutzatzen ari zen, zebrabide batetik, Zurriola Pasealekuan, autoak aurretik eraman duenean.

Istripua gertatu den tokia. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Istripua gertatu den tokia.
Istripua gertatu den tokia. ETBko bideo batetik hartutako irudia

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

66 urteko emakume errenteriar bat hil da gaur auto batek harrapatuta Donostiako Gros auzoan, Udaleko iturrietatik jakinarazi dutenez.

Aipatu iturrien arabera, 18:30 aldera izan da gertakaria. Emakumea autobusetik jaitsi eta errepidea gurutzatzen ari zen, zebrabide batetik, Zurriola Pasealekuan, autoak aurretik eraman duenean.

Anbulantzia bertaratu den arren, ezin izan dute ezer egin emakumea suspertzeko. Udaltzaingoak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Donostia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Harrapatzea gaur Donostiako Gros auzoa Errepideko istripuetan zauritutakoak