Gizartea -

Errepideetarako Neguko Plana

Elurra kentzeko 35 makina eta 238 langile Araban, elurrari eta izotzari aurre egiteko

Arabako Errepideetarako Neguko Plana ostiral honetan aktibatu dute, eta apirilaren 15era arte egongo da indarrean.

Plana apirilaren 15era arte izango da indarrean. EiTBren bideo batetik artutako argazkia.
Plana apirilaren 15era arte izango da indarrean. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.
Plana apirilaren 15era arte izango da indarrean. EiTBren bideo batetik artutako argazkia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Errepideetarako Neguko Planak, aurten, 238 langile, elurra kentzeko 35 kamioi eta hortzak dituzten 69 traktore izango ditu, errepideetako 1.500 kilometrotan baino gehiagotan zirkulazioa erraztea xede, ondorengo hilabeteotan elurra edo izotza egiten duenerako. Ostiral honetan aktibatu dute, eta hurrengo apirilaren 15era arte izango da indarrean.

Planaren aurrekontua milioi bat eurotik gorakoa da. Halaber, ondorengoak ere aurreikusten ditu: gatza eta gatzuna biltzeko 12 puntu ditu, 2.840 tona gatz eta 410.000 litro gatzun gordetzeko gaitasunarekin, eta erabakiak hartzeko laguntza emango duten 10 meteorologia-estazio. Hala eman du jakitera Foru Aldundiak ohar baten bidez.

Negu honetako Planaren berritasunen artean, gatzaren eta gatzunaren banatzailea den gordelekua duten elurra kentzeko bi makina berri daude. Horiek AP-1 Burgos-Armiñon autobide zaharreko Arabako tarteaz arduratuko dira; duela urtebete, Arabako Aldundiak bere gain hartu zuen tarte hori, eta, hortaz, lehen aldiz arduratuko da horretaz.

Gainera, zirkulazioaren gertakarien berri ematen duen web orria berritu dute; orain, mapa interaktiboa du, mendateen eta Arabako errepide nagusien egoerari buruzko datuekin.

Bost hilabete izango da indarrean

2019/2020ko Errepideetarako Neguko Plana ostiral honetan sartu da indarrean, eta ondorengo bost hilabeteotan izango dute lanean, apirilaren 15era arte. Aldundiak nabarmendu duenez, dena den, epe horretatik kanpo izozterik edo elurterik balego, zirkulazioa bermatuko luketela, aurreko astean edo ostegun honetan gertatu den bezala; egun horretan, une jakin batzuetan, 25 langile eta elurra kentzeko 10 makina ibili ziren lanean, batera.

Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren foru ahaldun Javier Hurtadok azaldu duenez, Planaren helburua da "elurra eta izotza agertzen direnean, herritarren eta enpresen mugikortasuna eta jarduera erraztea"; hala ere, "mugak" ditu, meteorologia bereziki kontrakoa denean, esate baterako denbora oso laburrean elurte handiak daudenean. Kasu horietarako, eskatu die arabarrei arduraz ibiltzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Amurrio Araba Alerta meteorologikoak argazkiak EAE Laudio Eguraldia argazkiak Gizartea Arabako trafiko telefonoa Trafiko webkamerak Elurra argazkiak Eguneko albisteak Gasteiz Guardiako albisteak Agurain argazkiak Albisteak Iruña Oka Bastida