Gizartea -
TRAFIKOA
N-634 errepidea itxita dago Getaria eta Zumaia artean, luizi baten ondorioz
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 09:30 inguruan izan da lur-jausia, eta errepidea bi noranzkotan itxi dute.
EITB.EUS
Azken orduotako euri-jasek luizia eragin dute Zumaia eta Getaria lotzen dituen N-634 errepidean, eta, ondorioz, bide hori itxita dago bi noranzkotan. Getaria parean izan da lur-jausia, 24. kilometroan.
Segurtasun Sailaren arabera, ordu batzuk beharko dituzte bidea garbitzeko, lur eta harri asko erori baitira errepidera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea