Gizartea -

A25-eko MOBILIZAZIOAK

Milaka emakume kalean, indarkeria matxistaren aurkako 'neurri eraginkorrak' eskatuz

Mugimendu feministak manifestazio jendetsuak egin ditu Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean. Indarkeria matxistaren aurka "dena egiteko" dagoela ohartarazi dute.

Bilboko manifestazioaren aurrealdea. Argazkia: EFE
Bilboko manifestazioaren aurrealdea.
Euskal Herria, indarkeria matxistaren aurka

1:32

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elkarretaratzeak, manifestazioak eta bestelako gaitzespen ekitaldiak nonahi izan dira gaur, Emakumeenganako Tratu Txarrak Gaitzesteko Nazioarteko Egunean. Emakumeek pairatzen duten indarkeria eta bazterkeriaren kontrako oihua inoiz baino ozenago entzun da Euskal Herri osoko kaleetan, eta egiturazkoa den arazoari egiturazko erantzuna ematea aldarrikatu dute, horretarako ezinbestekoa den politika aldaketarekin.

1960ko azaroaren 25ean Dominikar Errepublikan hil zituzten Patria, Minerva eta Maria Teresa Mirabal ahizpen omenez jarri zen egutegian gaurko eguna. Rafael Leonidas Trujillo diktadorearen aurka ahotsa altxatzeagatik atxilotu, torturatu eta hil zituzten hiru emakumeok, eta indarkeria matxistaren kontrako borrokaren ikur bihurtu dira.

Mugimendu feministak deituta, arratsaldean manifestazio jendetsuak izan dira Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean. Indarkeria matxistaren aurkako borrokan hitzetatik ekintzetara igarotzeko unea iritsi dela azpimarratu dute.

Bilboko manifestazioan Jesusen Bihotza plazan abiatu eta Arriaga Antzokiaren aurrean amaitu da. Mobilizazioa "Dena dago esanda, dena dago egiteke" goiburupean burutu dute.

Ibilbidean zehar hainbat geldialdi egin dituzte eta horietako bakoitzean kolektibo ezberdinetako emakumeek -pentsionistek, migratzaileek, ijitoek…- bere aldarrikapenak erakutsi dituzte.  

Manifestariek hainbat lelo oihukatu dituzte, hala nola, "Kaleak, gauak, gureak dira!" eta "erasorik ez, erantzunik gabe!".  

Maria Juncal Bilbo Feminista Saretzen plataformako bozeramaileak esan du gaurko mobilizazioaren helburua agintari politikoei emakumeak nazkatuta daudela helaraztea dela.

"Bortxaketak, erasoak eta hilketak jasateaz nazkatuta gaudela jakin behar dute", azpimarratu du.

"Mundu guztiak jakin dezala batuta eta indartsu gaudela eta borrokan jarraituko dugula, emakumeak hemen gaudela esanez. Gaur hemen egon ezin duten emakumeak bistaratzeko ere atera gara kalera", erantsi du.

Bestalde, Iratxe Alvarez Indarkeria Matxistaren aurkako Iruñeko plataformako bozeramaileak esan du hitzetatik ekintzetara pasatzeko momentua dela eta, ildo horretan, erakundeei deia egin die "benetako neurri eraginkorrak" har ditzaten.

"Emakumeok jasaten dugun indarkeria egiturazkoa da eta, ondorioz, konponbideak egiturazkoa izan behar du; partxeek ez dute balio", ohartarazi du.

Halaber, indarkeria matxistaren aurkako legeak eraginkorrak izateko arau horiek gauzatzeko aurrekontuak ezinbestekoak direla azpimarratu du. "Aurrekonturik ez badago, legeak ez du ezertarako balio", nabarmendu du.   

Gauzak horrela, "maila guztietan aplikatzeko aurrekontu feministak eta transbertsalak" eskatu ditu.

BIDEOA | Mugimendu feministaren manifestazioa Iruñean

Indarkeria matxistaren aurkako manifestazioa, Iruñean
Indarkeria matxistaren aurkako manifestazioa, Iruñean
Indarkeria matxistaren aurkako manifestazioa, Iruñean

1:21

BIDEOA | Mugimendu feministaren manifestazioa Bilbon

Milaka lagun Bilboko kaleetan, indarkeria matxista salatzeko
Milaka lagun Bilboko kaleetan, indarkeria matxista salatzeko
Milaka lagun Bilboko kaleetan, indarkeria matxista salatzeko

2:25

BIDEOA | Mugimendu feministaren manifestazioa Donostian

Indakeria matxistaren aurkako manifestazioa, Donostian
Indakeria matxistaren aurkako manifestazioa, Donostian
Indakeria matxistaren aurkako manifestazioa, Donostian

1:36

BIDEOA | Mugimendu feministaren manifestazioa Gasteizen

Indarkeria matxistaren aurkako manifestazioa, Gasteizen
Indarkeria matxistaren aurkako manifestazioa, Gasteizen
Indarkeria matxistaren aurkako manifestazioa, Gasteizen

2:11

Adierazpen instituzionalak

Adierazpen instituzional banatan, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak indarkeria matxistaren adierazpen oro gaitzetsi dute, eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasunean eraikitako gizartearen alde lanean jarraitzeko konpromisoa agertu dute.

Ekitaldietan parte hartzeko deia egiteaz gain, egunerokoan indarkeria matxistaren aurkako jarrera aktiboa izateko eskatu diete herritarrei.

Horrez gain, Euskal Herriko udaletxe guztietan indarkeria matxistaren aurkako eta emakumeen eskubideen aldeko adierazpen instituzionalak onartu dira goizean. Halaber, eguerdian, hamaika bilkura izan dira udaletxe-atarietan.

BIDEOA | Emakumeen aurkako indarkeria kontrako elkarretaratzea, Lehendakaritzan:

Emakumeen aurkako indarkeria kontrako elkarretaratzea, Lehendakaritzan
Emakumeen aurkako indarkeria kontrako elkarretaratzea, Lehendakaritzan
Emakumeen aurkako indarkeria kontrako elkarretaratzea, Lehendakaritzan

0:49

BIDEOA | Indarkeria matxistaren biktimekiko konpromisoa erakutsi du Bilbok

Indarkeria matxistaren biktimekiko konpromisoa erakutsi du Bilbok
Indarkeria matxistaren biktimekiko konpromisoa erakutsi du Bilbok
Indarkeria matxistaren biktimekiko konpromisoa erakutsi du Bilbok

3:48

BIDEOA | A25eko ekitaldietan parte hartzeko eskatu die Donostiako Udalak herritarrei

A25eko ekitaldietan parte hartzeko eskatu die Donostiako Udalak herritarrei
A25eko ekitaldietan parte hartzeko eskatu die Donostiako Udalak herritarrei
A25eko ekitaldietan parte hartzeko eskatu die Donostiako Udalak herritarrei

9:16

BIDEOA | Emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizartea defendatu du Gasteizek

Emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizartea defendatu du Gasteizek
Emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizartea defendatu du Gasteizek
Emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizartea defendatu du Gasteizek

3:59

Premiazko neurriak hartzeko deia egin dute NBEko adituek

Bestalde, Nazio Batuen Erakundeko aditu talde batek indarkeria matxistarekin amaitzeko "premiazko neurriak" hartzeko eskatu die Estatu guztiei.  

"Azken urteotan, #MeToo edo #BatGutxiagoEreEz bezalako kanpainen bidez, bizirik atera diren emakumeek fokua indarkeria matxistaren gainean jartzea lortu dute eta  egun ezinezkoa da arazoa ezkutatzea edo beste aldera begiratzea", dio agiriak.

Adierazpena sinatu duten adituen artean Hilary Gbedemah dago, emakumeen kontrako diskriminazioaren amaitzeko NBEko batzordeko presidentea.  

Gobernuek premiazko neurriak hartzeaz gain, aditu horiek uste dute borroka honetan ezinbestekoa dela nazioarteko erakundeen eta gizarte zibilaren parte-hartzea eta kontrolerako mekanismo independenteak abiaraztea.

Bestalde, ehun bat emakumek bilkura egin dute NBEk Europan duen egoitzaren aurrean indarkeria matxista salatzeko.  

 

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Donostiako Udala albisteak Bilboko azken albisteak Donostia albisteak Iruñeko argazkiak Tratu txarrak gaur Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak gaur Feminismoa Iruñeko Udala azken ordukoa