Gizartea -

Indarkeria matxista

'Atzerapausorik ez' onartzeko eskatu dio Emakundek gizarteari

"Berdintasunaren alde eta emakumeen aurkako indarkeriaren kontra emaniko aurrerapauso bakoitzak lan, esfortzu eta ardura handia behar izan du", Izaskun Landaidak gogorarazi duenez.

Indarkeria matxistaren aurkako protesta Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
Indarkeria matxistaren aurkako protesta Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
Indarkeria matxistaren aurkako protesta Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte bat lortzeko bidean atzerapausorik ez onartzeko" eskatu dio Emakundek gizarteari. Azaroaren 25a Emakumeen aurkako Indarkeria desagertzeko Nazioarteko Eguna izango da.

"Berdintasunaren alde eta emakumeen aurkako indarkeriaren kontra emaniko aurrerapauso bakoitzak lan, esfortzu eta ardura handia behar izan du", Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak ohar batean gogorarazi duenez.

"Gizarte honek aurrerapauso ugari eman ditu sentsibilizazioan, arretan zein prebentzioan, eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabe eta berdintasunean aske bizitzeko eskubidea gero eta ozenago aldarrikatzen du", erantsi duenez.

Horregatik, "atzera bueltarik ez duen bidean atzerapausorik ezin dugu onartu", ohartarazi du. "Egiteko bide luzea geratzen dela badakigu, eta indarkeria matxistarik gabeko gizarte bat lortzeko, lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi dugu", esan du.

Jakitera ematen diren emakumeen aurkako indarkeria kasuak "egiturazko arazo larri baten icebergaren tontorra baino ez dira, kasu asko ezkutuan geratzen direlako", gogorarazi du Landaidak.

Landaida: "Kasu asko ezkutuan geratzen dira"

Zentzu horretan, "indarkeria pairatu eta aurre egiten dioten emakumeentzat baldintza aproposak sortzea gizarte osoaren erantzukizuna da", azpimarratu du.

Emakumeen aurkako indarkeria "gizon eta emakumeen arteko desberdintasunen ikurrik gordinena da gure gizartean", esan du Emakundeko zuzendariak. Horregatik, "egiturazko arazo honekin bukatzeko berdintasun politikak funtsezko tresnak" direla aldarrikatu du.

Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako "jarrera aktiboa egunero" izan behar dutela esan dio Emakundek gizarte osoari. Horregatik, azaroaren 25ean indarkeria matxista gaitzestera deitu ditu herritarrak, erakundeek eta herri mugimenduek deitutako mobilizazioetan parte hartuz edo puntu lilaren irudia erakutsiz.

Besteak beste, Eusko Jaurlaritzak elkarretaratzea deitu du astelehenerako Lehendakaritzako egoitzaren eskaileretan, 12:00etan; eta Bilboko mugimendu feministak manifestazioa 19:00etan. Protesta Jesusen Bihotzetik abiatuko da.

---------------------------------------------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Euskal Autonomia Erkidegoa Emakunde Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa Feminismoa