Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekide ohiari eraso egitea egotzita

Eraso matxista atzo jazo zen, Ariznabarra auzoan, gizona bere emazte ohiaren etxean indarrez sartzen saiatu zenean. Borrokan ari zela, emakumeari eraso eta mehatxu egin zion.

Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaltzaingoak 40 urteko gizon bat atxilotu du, bikotekide ohiari eraso egin ostean, genero-indarkeriaren ustezko delitu bat egotzita, Udalak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Eraso matxista atzo jazo zen, Ariznabarra auzoan, gizona bere emazte ohiaren etxean indarrez sartzen saiatu zenean. Borrokan ari zela, emakumeari eraso eta mehatxu egin zion.

Udaltzainak bertaratu zirenean, ustezko erasotzailea bertatik ihes egiten saiatu zen, baina ez zuen lortu.

Gertatutakoa argitu ostean, tokian bertan atxilotu zuten, eta gaur goizean izapideak amaitu ostean, epailearen aurrera eramango dute.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Tratu txarrak Indarkeria matxista Araba Delituak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Matxismoa