Gizartea -

Indarkeria matxista

Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideei eraso egitea leporatuta

Lehen atxiloketa ostiralean izan zen, San Martin auzoko etxebizitza batean. Bestalde, 22 urteko gazte bat atxilotu zuten Erdi Aroko hiriguneko etxebizitza batean.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

51 eta 22 urteko bi gizon atxilotu dituzte asteburuan Gasteizen, bikotekideei eraso egitea egotzita, Udaltzaingoak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Lehen atxiloketa ostiralean egin zuten, San Martin auzoko etxebizitza batean. Erasoa jasan zuen emakumeak Udaltzaingoari deitu zion gertatutakoaren berri emateko, eta bertaratu ziren udaltzainek bertan atxilotu zuten 51 urteko erasotzailea, eta epailearen esku utzi zuten.

Bestalde, 22 urteko gazte bat atxilotu zuten Alde Zaharreko etxebizitza batean, 18 urteko bikotekidearekin eztabaida izan ostean.

Atxilotua epailearen aurrera eraman dute gaur goizean, eta emakumeari eginbideak ireki dizkiote etxeko indarkeria delitu baten ustezko egile gisa.

Tratu txarrak pairatzen badituzu, edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak, eta/edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Indarkeria matxista Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa