Itxi

2020/01/28

12:30

Gizartea

Errefuxiatuak

Furgoneta bat erosteko behar zituen 40.000 euroak lortu ditu Zaporeak elkarteak

eitb.eus

20 eguneko epean bildu du dirutza elkarteak. Ibilgailu berriarekin Lesbosko errefuxiatu-esparruetan bizi direnei janaria banatzen jarraitu ahalko dute.

  • Milaka errefuxiaturi laguntza eskaintzen die euskal elkarteak.

    Milaka errefuxiaturi laguntza eskaintzen die euskal elkarteak. Argazkia: Zaporeak

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Zaporeak elkarteak 20 egun eskasean bildu ditu furgoneta berri bat erosteko behar zituen 40.000 euroak, elkarteko arduradunek gaur jakinarazi dutenez.

Lesbos uharteko (Grezia) errefuxiatu-esparruetan bizi diren pertsonei janaria banatzen jarraitzeko ibilgailu berria erosteko diru bilketa urtarrilaren 7an abiatu zuten, eta dirutza batzeko hiru hilabeteko epea bazuten ere, azkenean 20 eguneko epean erdietsi dute.

"Euskal gizartearen babesa eta engaiamendua handia izan da eta eskuzabaltasuna agerian geratu da. Askotariko ekarpenak egin dira, handiak, ertainak zein txikiak; norbanakoak eginda nahiz enpresa eta kooperatibek. Guztiei eskerrik asko. Badakigu, jakin ere, arazoak egon direla hainbat ekarpen egiterako garaian, barkatu eragozpenengatik", adierazi dute Zaporeak ekimenetik.

Ibilgailua erosita, alokairuan gastatzen duen dirutza aurreztuko du ekimenak, eta diru hori erabili ahal izango du pertsona errefuxiatuei jaten emateko. Hala ere, eguneroko lanak "babes handia" behar duela gogorarazi eta proiektuari laguntzen jarraitzeko eskatu dute. Hori horrela, bi kontu korronte ditu ekimenak: ES32 2095 5011 80 9115250322 (Kutxabank) eta ES71 3035 0103 88 1030035880 (Laboral Kutxa).

Horrez gain, Zaporeak ekimenarekin elkarlanean aritu nahi duen orok 688 67 66 00 telefono zenbakira deitu edota komunikazioa@zaporeak.eus helbide elektronikora idatz dezake.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;