Gizartea -

Luizia

Sutea piztu da Zaldibarko zabortegiaren goialdean

Sua hondakindegiaren goialdean piztu zen ostiral arratsaldean. Antza denez, sutea itzaltzea ezinezkoa da, zonaldera heltzea zaila delako.

Sutea Zaldibarreko (Bizkaia) zabortegiaren goialdean. Argazkia: @VOSTeuskadi
Sutea Zaldibarreko (Bizkaia) zabortegiaren goialdean. Argazkia: @VOSTeuskadi
Sutea Zaldibarreko (Bizkaia) zabortegiaren goialdean. Argazkia: @VOSTeuskadi

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sua dago Zaldibarreko (Bizkaia) zabortegiaren goialdean. Bitartean, larrialdi zerbitzuek desagertutako bi langileak bilatzeko lanak abiatu dituzte berriro goizean, baina 13:00ak aldera bertan behera utzi behar izan dituzte euriagatik. Ostegunean desagertu ziren, milaka tona material maldan behera erori ondoren.

Segurtasun Sailak azaldu duenez, sutea hondakindegiaren goialdean piztu zen. Sua itzaltzea ezinezkoa da, zonaldera heltzea zaila delako.

Sua ostiral arratsaldean piztu zen zabortegian. Suhiltzaileak sutearen bilakaera kontrolatzen ari dira, baina desagertuen bilaketari eragingo ez diola uste dute, iturriek erantsi dutenez.

Desagertutako beharginen bi ibilgailuak ostiralean topatu zituzten. Enpresaren instalazioetan aparkatu zituzten, baina luiziak eraman zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Lan-istripuak Bizkaia Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Suteak Lana Gizartea Eguneko albisteak Albisteak A-8 Autobidea Zaldibar Harri-jausiak Durangaldea azken ordukoa