Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat kartzelara, Berriozarren emakume bat mehatxatu eta hiltzen saiatzeagatik

47 urteko gizonezkoak herio-mehatxuak egin zizkion bikotekide ohiari labana batekin, harengandik urruntzeko aginduta urratuta.

Gizonak bikotekide ohia mehatxatzeko erabilitako labana. Argazkia: Foruzaingoa
Gizonak bikotekide ohia mehatxatzeko erabilitako labana.
Gizonak bikotekide ohia mehatxatzeko erabilitako labana. Argazkia: Foruzaingoa

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak 47 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Berriozarren (Nafarroa) bikotekide ohia mehatxatu eta hiltzen saiatzea egotzita. Harengandik urruntzeko agindua urratu zuen, gainera.

Foruzaingoak gaur ohar batean azaldu duenez, eraso matxista larunbatean jazo zen Berriozarko taberna batean. Une jakin batean, ingurutik zebiltzan agente batzuek lau pertsona sesioan ikusi zituzten taberna baten kanpoaldean. Horietako bat —geroago atxilotu zuten gizona— bertatik joan zen eta inguruko arbola batean ezkutatuta zuen labana bat hartu zuen.

Aiztoa eskuan zuela bueltatu zen, baina Foruzaingoko agenteek eta Berriozarko udaltzainek geldiaraztea lortu zuten.

Gerora agenteek egiaztatu ahal izan zutenez, emakume bat eta bere alaba taberna barruan babestu ziren. Emakumeak Poliziari kontatu zionez, gizonak herio-mehatxuak egin zizkion, harengandik urruntzeko agindua urratuta.

Salaketa horren aurrean, agenteek ustezko erasotzailea atxilotu zuten, homizidio saiakera eta urruntzeko agindua urratzea egotzita. Ondoren, epaileak kartzelatzea agindu zuen.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Nafarroa Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Berriozar Tratu txarren biktimak Matxismoa Foruzaingoa