Gizartea -

AURKIKUNTZA

Lurraren inguruan orbitatzen duen ilargi txikiaren lehenengo argazkia egin dute

Hawaiiko Gemini Nazioarteko Behatokiak egin zuen argazkia. Ilargi txiki horri 2020 CD3 izena jarri diote.

Ilargi txikiaren lehenengo irudia. Argazkia: The International Gemini
Ilargi txikiaren lehenengo irudia. Argazkia: The International Gemini
Ilargi txikiaren lehenengo irudia. Argazkia: The International Gemini

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lurraren inguruan orbitatzen duen balizko ilargi txikiaren kolorezko lehenengo argazkia atera du Hawaiiko Gemini Nazioarteko Behatokiak. 2020 CD3 izena jarri dio behin-behinean Nazioarteko Astronomia Elkartearen Planeta Txikien Zentroak.

Grigori Fedorets Belfasteko Queen's Unibertsitateko astronomoa izan da behaketa zuzendu duen ikertzailea. Azaldu duenez, aurkitutako objektuaren jatorria ezezaguna da oraindik, baina bi aukera daude: harrizko objektu naturala izatea edo duela hainbat hamarkada gizakiak espaziora bidalitakoa izatea. Dena den, objektua benetakoa dela eta zer den jakiteko datu gehiago behar dituztela erantsi du.

Ildo horretan, objektuaren jatorria zein den argitzeko lanean daudela esan du. Aurrerantzean, behaketa gehiago egingo dituzte, objektuaren kokapen zehatza eta jatorria zein den jakiteko.

Objektuaren jatorria naturala bada, ilargiaren espaziotik kanpo aurkitutako bigarren harrizko satelitea izango litzateke. Aurrekoa 2006an topatu zuten, baina dagoeneko Lurraren orbitatik kanpo dago.

2020 CD3 ilargi txikia Kacper Wierzchos eta Teddy Pruyne astronomoek aurkitu zuten 2020ko otsailaren 15ean, Arizona Unibertsitateko Ilargi-laborategi eta Planetarioko Catalina Sky Surveyn. Argazkia, berriz, 2020ko otsailaren 24an egin zen.

John Blakeslee Gemini Nazioarteko Behatokiaren zuzendariak argazkia egitea zaila izan zela aitortu du. Objektua Lurretik urruntzen den heinean gero eta ahulago dago, eta "apirilean Lurraren orbitatik guztiz kanporatuta egotea espero da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Zientziaren hedapena zuzenean Lur planeta gaur Astronomia Unibertsoa Planetak