Gizartea -
Ikerketa
Hilketagatik inputatu dituzte Errekatxoko tiroketan parte hartu zuten lau poliziak
Gertakarian inplikatutako udaltzainek adierazi dutenez, lapurtutako autoko gidaria haiek harrapatzen saiatu zen.
eitb.eus
Ertzaintzak Errekatxoko tiroketan parte hartu zuten Portugaleteko (Bizkaia) lau udaltzainak inputatu ditu, ustezko hilketa delitu bat egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez.
Tiroketan 35 urteko emakume bat hil eta 37 urteko gizon bat zauritu ziren. Agenteen eta lekukoen deklarazioaren arabera, lapurtutako auto batekin harrapatzen saiatzean tiro egin zieten.
Ertzaintzak armak kendu dizkie gertakarian parte hartu zuten udaltzainei, eta Barakaldoko epaitegiak erabaki beharko du haien aurkako epaiketa ireki ala ez.
Barakaldoko Udaltzaingoak Portugaleten hasi zuen jazarpena, lapurtutako auto bat zela egiaztatu ondoren.
Patruila autoaren atzetik joan zen Barakaldoko Errekatxo auzoraino, eta geldiarazi zituzten.
Orduan, autoko bidaiariak ertzainak harrapatzen saiatu ziren, eta haiek beren armekin tiroak eginez erantzun zuten. Ondorioz, emakumea hil zen, eta gidaria zauritu zen, lapurreta-aurrekariak zituen gizon bat, eta Gurutzetako Ospitalera eraman zuten.