Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Abantok isiltasunean salatu du bi emakumeen hilketa matxista

Aterki azpian, eta koronabirusagatik agintariek eman dituzten distantzia aholkuak jarraituta, herritarrek udaletxeko plaza bete dute.

Elkarretaratzea Abanton. Argazkia: Efe
Elkarretaratzea Abanton. Argazkia: Efe
Elkarretaratzea Abanton. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abantok (Bizkaia) isiltasunean salatu du atzoko hilketa matxista bikoitza, udaletxearen parean egindako elkarretaratze jendetsuan. Gizon batek emaztea eta alaba hil zituen atzo.

Aterki azpian, eta koronabirusagatik agintariek eman dituzten distantzia aholkuak jarraituta, herritarrek udaletxeko plaza bete dute protesta ekitaldian. Bost minutuko isilunea egin ostean, txalo zaparradarekin amaitu da elkarretaratzea.

Maite Etxebarria alkateak eskerrak eman dizkie herritarrei Miren Uranga eta Paola Mendezen hilketak salatzera bertaratu direnei.

Etxebarriak "indarkeria matxistaren aurrean tolerantziarik ez" izateko eskatu die abantarrei, eta lagun diezaietela biktimen lagunei eta senideei, "uneoro gertutasuna eta maitasuna azalduz".

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera:  900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Abanto