Gizartea -

M-15 Mugimendua

Bi etxebizitzen enkantea atzeratzea lortu dute 'suminduek' Gasteizen

Gaur goizean Andra Zuriko Plazan bildutako 'Gasteizko Kanpaldiko' kideek bi auzokide gasteiztarren etxeen enkantea urrira arte atzeratzea lortu dute.

Gasteizko 'suminduak' Andra Zuriko Plazan bildu dira. Argazkia: EITB
Gasteizko 'suminduak' Andra Zuriko Plazan bildu dira. Argazkia: EITB
'Suminduek' Gasteizko bi etxebizitzen enkantea atzeratzea lortu dute

01:17

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko M-15 Mugimenduko ''Gasteizko Kanpaldiko'' kideak Gasteizko Andra Zuriko Plazan bildu dira, bi auzokideak haien etxebizitzetatik botatzearen aurka protesta egiteko. Bertan bildutakoek egindako presioari esker, bi auzokide gasteiztarren etxebizitzen enkantea urrira arte atzeratzea lortu dute.

Auzia 2006. urtean hasi zen, alokatutako lonja batean negozio berri bat irekitzeko asmoz, bertan obrak egiteko Aureliak eta beste bi senitartekok Vital Kutxari mailegu bat eskatu ziotenean. Berme bezala hirugarren lagun baten etxebizitza jarri zuten, Manuelena, alegia.

Lonjaren jabeek hura saltzea erabaki zutenean, senitartekoek kuota ordaintzeari uko egin zioten. Ondorioz, Aureliak 400 euroko kuota ordaintzen jarraitzen du (eta 600 euroko pentsioa besterik ez du).

Hala ere, mailegua osorik ordaintzeko ez da nahikoa izan. Hori dela eta, joan den ekainean, Aureliaren eta Manuelen etxebizitzak enkantean jartzea erabaki zuen Epaitegiak, maileguari aurre egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea