Gizartea -

Genero indarkeria

Indarkeria matxistaren aurkako telefonoa sei hizkuntzatan zabaldu du Emakundek

Kartel horietan, biktimari arreta emateko 24 orduko telefonoa (900 840 111) eta larrialdi baten kasuan erabili beharreko telefonoa (112) agertzen dira.

Indarkeria matxistaren aurkako telefonoa sei hizkuntzatan zabaldu du Emakundek
Indarkeria matxistaren aurkako telefonoa sei hizkuntzatan zabaldu du Emakundek
Indarkeria matxistaren aurkako telefonoa sei hizkuntzatan zabaldu du Emakundek

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakundek, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politiketako Sailarekin eta Segurtasuneko Sailarekin batera, indarkeria matxistaren biktimei arreta emateko telefonoei buruzko informazioa zabaldu du sei hizkuntzatan, koronabirusak eragindako krisiaren ondorioz sortutako salbuespenezko egoeraren aurrean.

Zehazki, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, arabieraz, portugesez eta errumanieraz egin dituzte informazio-kartelak. Mezu horietan, biktimari arreta emateko 24 orduko telefonoa (900 840 111) eta larrialdi baten kasuan erabili beharreko telefonoa (112) agertzen dira.

Karteletan, gainera, 112 larrialdiko telefono-mugikorretarako aplikazioa eskuragarri dagoela gogorarazten da. Entzuteko edo hitz egiteko zailtasunak dituzten pertsonek ere erabil dezakete, eta GPS sistemaren biddez geolokalizaziorako aukera ematen du.

Emakundek, informazio-kartel horiek beren lokaletan jartzeko eskatu die uneotan jardunean dauden saltokiei. Halaber, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politiketako Sailarekin, Segurtasuneko Sailarekin, Osasun Sailarekin eta Lan eta Justiziako Sailarekin, aldundiekin eta udalekin koordinatuta lan egiten ari da, alarma-egoera zenetik krisiak eskatzen duen herritarren konfinamendu-aldian indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei erantzunik onena ematen saiatzeko

Ildo horretatik, zerbitzu guztiak martxan daude, eta, egun hauetan aparteko premiarik identifikatu ez duten arren, behar izanez gero neurri osagarriak hartzeko prest daude.

Une honetan, Jaurlaritzaren eta aldundien baliabide eta zerbitzuei buruzko informazioa biltzen ari dira, baita EAEko udal bakoitzaren zerbitzuei buruzko informazio zehatza ere, Eudelen laguntzarekin.

Emakumearen Euskal Erakundeak, beste elkarteekin elkarlanean dagoela jakinarazi du. Ostegun honetan jakinarazi zuenez, indarkeria matxista salaketa kopurua erdira murriztu da konfinamendua hasi zenetik, baina hori hainbat faktoreren ondorio izan daitekeela argitu zuen, hala nola emakumeek izan dezaketen salatzeko zailtasunaren ondorio, eta, beraz, alerta egoera mantentzeko deia egin zuen.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera:  900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuakAlbiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Indarkeria matxista Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Emakunde Gaixotasunak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa Koronabirusa