Gizartea -

Koronabirusa

Bidali zure elkartasun-mezua borrokan dabiltzan osasun-langileei eta gaixoei

Osakidetzako hainbat osasun-zentrok posta elektronikoko helbide batzuk ireki dituzte, herritarrek gutunak, mezuak, marrazkiak edo olerkiak helarazi ahal izan diezazkieten.

Herritarrek elkartasuna agertzen diete osasun-langileei eta gaixoei. Argazkia: EFE.
Herritarrek elkartasuna agertzen diete osasun-langileei eta gaixoei
Herritarrek elkartasuna agertzen diete osasun-langileei eta gaixoei. Argazkia: EFE.

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka osasun-langile eta gaixo dabiltza borrokan, koronabirusaren krisian, Osakidetzako hainbat osasun-zentrotan, COVID-19 gaitzari aurre egitea helburu. Egunero, alarma-egoerak agindutako konfinamendua hasi zenetik, 20:00etan, herritarrek elkartasuna agertzen diete, txaloka, leiho eta balkoietan; baina orain, halaber, aukera dago haiei helarazteko gutunak, mezuak, marrazkiak, olerkiak, edo nahi duguna, ireki dituzten posta elektronikoko hainbat helbideren bidez.

Hauek dira helbideak:

etxeangeratu.donostialdeaesi@osakidetza.eus

eskerrikasko.osieec@osakidetza.eus

apoyohospitalcruces@gmail.com

quedaosencasa.osiaraba@osakidetza.eus

Gaixoek (gainera, bakartuta daude, senideen laguntzarik gabe), eta osasun-langileek asko eskertzen dute jasotako edozein elkartasun-mezu; hortaz, Osakidetzak parte hartzea eskatu diete herritarrei. 

BIDEOA | Babes mezuak bidali dituzte ehunka herritarrek Txagorritxuko langile eta pazienteentzat

Babes mezuak bidali dituzte ehunka herritarrek Txagorritxuko langile eta pazienteentzat
Babes mezuak bidali dituzte ehunka herritarrek Txagorritxuko langile eta pazienteentzat
Babes mezuak bidali dituzte ehunka herritarrek Txagorritxuko langile eta pazienteentzat

1:37

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Gaixotasunak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Basurtuko ospitalea Gurutzetako Ospitalea albisteak Donostia Ospitalea Arabako Unibertsitate Ospitalea Koronabirusa