Gizartea -

Koronabirusa

'Maskara-19', indarkeria matxistaren biktimak artatzeko kanpaina

Bizkaiko Aldundiak ere bat egin duen ekimen horrekin, indarkeria matxistaren biktimek farmazietan ere eskatu ahal izango dute laguntza "maskara 19" esate hutsarekin.

'Maskara-19' kanpaina. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia
'Maskara-19' kanpaina. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia
'Maskara-19' kanpaina. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Aldundiak, lurraldeko Farmazialarien Kolegio Ofizialarekin lankidetzan, bat egin du "Maskara-19" kanpainarekin, indarkeria matxistaren biktimak babesteko eta koronabirusaren krisian ere laguntza eta arreta bermatzeko.

Indarkeria matxista egoeran dauden edo pairatzeko arriskuan dauden emakumeek lurraldeko edozein farmaziara joateko aukera dute, eta oso modu errazean eskatu ahal izango dute laguntza: "Maskara 19" esanda.

Farmazietako langileek, Kolegio Ofizialetik jasotako jarraibideei esker, emakumeak babesteko eta artatzeko protokoloa jarriko dute abian, eta Larrialdi Zerbitzuen esku utziko dituzte kasuak, hala behar izanez gero.

Beste autonomia erkidego batzuetan "Genero indarkeriaren aurka, maskara 19" lelopean abian jarritako kanpaina da.

Hala ere, Bizkaiko Aldunditik azpimarratu dute konfinamenduan ere "erabat martxan" dagoela biktimak artatzeko zerbitzua.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera:  900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Kontseiluaren telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Bizkaia Gaixotasunak Gizartea Genero indarkeriaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Koronabirusa Farmaziak Bizkaiko Foru Aldundia azken ordukoa Osasun albisteak Maskarak