Gizartea -

KORONABIRUSA

Gipuzkoako osasun arloko langileek babes neurri gehiago eta testak eskatu dituzte

Gipuzkoako Elkargo profesional sanitarioetako lehendakariek (albaitariak, dentistak, erizainak, farmazialariak eta medikuak) agiria kaleratu dute larunbat honetan, 12.000 langileren izenean.

Osasun langileak koronabirus testarekin.
Osasun langileak koronabirus testarekin.
Osasun langileak koronabirus testarekin.

AGENTZIAK| ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako osasun-langileek koronabirusetik babesteko neurri gehiago eta COVID-19 antzemateko testak eskatu dituzte, kutsatze gehiago ekiditeko.

Gipuzkoako Elkargo profesional sanitarioek 12.000 lagun biltzen dituzte albaitari, dentista, erizain, farmazialari eta mediku artean, eta elkargo horietako lehendakariek agiria kaleratu dute politikari eta agintariei "erabaki eraginkorrak hartu ditzatela" eskatzeko.

"Gure profesionalak babesteko materiala behar dugu berehala. Testak behar ditugu lehenbailehen, birusarekin saldoka kutsatzea galarazteko" adierazi dute.

"Ez dakigu zein den birusarekin kutsatutako profesional sanitarioen datu zehatza, baina ohartuta gaude lehen lerroan gaudela eta, zalantzarik gabe, kutsatuen ehunekoa handia dela" adierazi dute eta horregatik, "azkar eta tinkotasunez", beharrezkoa den guztia egiteko eskatu dute langile sanitarioei beharrezko materiala eta ekipamendua emateko, euren lana "berme guztiekin" egin dezaten, bai zentro publikoetan, bai pribatuetan ere.

Gipuzkoan 12.000 profesional ordezkatzen dituztela gogoratu dute  bai sektore publikoan bai pribatuan eta "koronabirusaren aurkako krisi honetan egiten ari diren lan bateratua eskertu, eta gure aitortza eta adorea helarazi nahi diegu profesional horiei guztiei" nabarmendu dute.

Gipuzkoako Elkarte Profesional horiek, era berean, "erabateko konpromisoa" agertu dute Eusko Jaurlaritzarekin eta "larrialdi sanitarioko egoera honen aurrean, erabakiak hartzerako garaian kontuan har" ditzatela eskatu dute.

Azkenik eskerrak eman dizkiete etxean geratuz, erantzukizunez jokatzen ari diren herritar guztiei.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Kontseiluaren telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa