Gizartea -
Koronabirusa
Beste 11 heriotza izan dira Arabako eta Gipuzkoako adinekoen egoitzetan
Araban 303 positibo zenbatu dira pandemia hasi zenetik, eta Gipuzkoa, berriz, 178.
Agentziak | Erredakzioa
Azken orduetan Araban izandako bederatzi heriotzak kontuan izanda, 60 dira koronabirusaren pandemia hasi zenetik lurralde horretako adinekoen egoitzetan izandako hildakoak.
Gizpukoan, berriz, bi hildako izan dira eta 28 dira orotara COVID-19aren ondorioz hil direnak.
Arabako egoitzetan 303 positibo izan dira. Positiboen hazkundea azken egunetan test gehiago egin direlako eman da, Arabako Foru Aldundiak azaldutakoaren arabera.
Adinekoen egoitzetatik 44 pertsona eraman dituzte ospitale ezberdinetara euren egoerak okerrera egin ostean, baina gaixo gehienak , 259, egoitzetan bertan artatzen dituzte.
Gipuzkoa
Gipuzkoari dagokionez, Eider Mendoza Aldundiko bozeramaileak adierazi duenez, bi heriotzak Tolosakoo Iurreamendi eta Zarautzko Santa Ana egoitzen gertatu dira.
Oortara, Gipuzkoako adinekoen egoitzetan 178 kasu positibo eta 28 heriotza eman dira lurraldeko 14 egoitzetan. Donostiako La Paz egoitzan, berriz, lehen positiboa antzeman dute gaur.