Gizartea -

Koronabirusa

Gaurko txaloak koronabirusagatik hildako erizainaren omenez izango dira Barakaldon

Zorrotzaurreko IMQ klinikan lan egiten zuen erizain laguntzailea larunbatean hil zen. Udalak babesa eta "animoak" adierazi dizkie haren lagun, lankide eta senideei.

Hildako osasun langileari omenaldia Bilbon, IMQ Klinika parean. Argazkia: EFE
Hildako osasun langileari omenaldia Bilbon, IMQ Klinika parean. Argazkia: EFE
Hildako osasun langileari omenaldia Bilbon, IMQ Klinika parean. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arratsaldero 20:00etan osasun arloko langileei eskaintzen zaien txalo zaparrada gaurkoan joan den larunbatean hil zen erizain laguntzailearen omenez izatea proposatu die Barakaldoko Udalak barakaldarrei; izan ere, Bizkaiko udalerri horretan bizi zen.

Udalak gogora ekarri duenez, Zorrotzaurreko IMQ klinikan lan egiten zuen barakaldar laguntzaile hori "COVID-19 gaitzaren aurkako borrokan aritu zen osasun arloko bigarren biktima da Euskadin". Koronabirusean positibo eman zuen profesional horrek beste patologia bat zuen, eta Gurutzetako Ospitalean hil zen, bertan asteazkenetik izan ondoren.

Hori dela eta, "arratsaldeko 20:00etan koronabirusaren aurka borrokan ari diren osasun arloko profesionalei eskaintzen zaien txalo zaparrada gaur Laura gure auzokideari” emateko eskatu die Udalak barakaldarrei. Halaber, babesa eta "animoak" adierazi dizkie haren lagun, lankide eta senideei.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu; Osasun Batzordearen telefonoa, 900 20 30 50 zenbakia, eskuragarri duzu, zalantzarik izatekotan. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Barakaldo Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak IMQ Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Zorrotzaurre Koronabirusa