Gizartea -

Alarma egoera

Euskaraldiak 'Etxealditik Euskaraldira' ekimena abiatu du itxialdirako

Etxeko hizkuntza ohituren inguruan gogoeta egitea eta euskararen erabilera sustatzea izango du helburu, azaroan hasiko den Euskaraldiaren bigarren edizioari begira.

Belarriprest eta Ahobizi rolak berriz jarriko dira jokoan. Argazkia: EITB
Euskaraldiko irudiak. Argazkia: EITB
Belarriprest eta Ahobizi rolak berriz jarriko dira jokoan. Argazkia: EITB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskaraldiak 'Etxealditik Euskaraldira' ekimena hasi du gaur, apirilak 20, etxean itxialdia egiten den egunetarako. Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den Euskaraldia prestatzeko baliagarria izatea da asmoa.

Proposamen nagusia "bizi dugun egoera kontuan izanda, etxean eta etxetik ditugun harreman komunikatiboetan euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egiteko gonbita" izango da. Baina hizkuntza-ohituren inguruan gogoeta egitea ere izango du helburu ekimenak.

Ekimenak irauten duen artean, goizero-goizero Euskaraldiko sare sozialetan (Facebook, Instagram eta Twitter), Ahobizi zein Belarriprest Telegram kanaletan eta Euskaraldiko webgunean bideo labur eta mezuen bidez emango dira 'Etxealditik Euskaraldira' ekimena gizarteratu eta parte hartzeko jarraibideak.

Gaur, apirilak 20, argitaratu da lehen mezua, aurkezpen moduko bat. Apirilaren 21etik 23ra, berriz, hizkuntza ohituren gaineko hausnarketa egiteko proposamena zabalduko da.

Azkenik, apirilaren 24tik 30era, egunerokotasunean eta ohiko egoeretan oinarritutako zazpi ideia-proposamen kaleratuko dira. Ekimena maiatzaren 3an gauzatuko den ekitaldi bateratuarekin amaituko da.

Parte hartu nahi duten herritarrak ekimenean zehar sortutako bideoak edo ateratako argazkiak sareratzera animatuko ditu Euskaraldiak, #EtxealditikEuskaraldira traolarekin eta @euskaraldia aipamena eginez.

Etxeetako leiho eta balkoietan ere koloretako puntu bat jartzea eskatuko zaie partaide guztiei, ekimenean parte hartzen ari direla adieraz dezaten.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osasuna plantilla Euskaraz Facebook azken albisteak Twitterreko azken albisteak Nafarroako albisteak Iparraldea berriak EAE albisteak Sare sozialak albisteak Gaixotasunak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Instagram Euskaraldia Zer berritasun daude Interneten? COVID kasuak Telegram