Itxi

2020/04/26

13:31

Gizartea

KORONABIRUSA

880 positibo daude Bizkaiko adinekoen egoitzetan bizi direnen artean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Gainera, 341 langile daude kutsatuta eta beste 230 bakartuta, testik egin gabe. Apirilaren 16an eman zuen azkenekoz hildakoen datua Bizkaiko Foru Aldundiak: 157 heriotza baieztatu zituen orduan.

  • Pertsona heldu bat erresidentzia batean, langile batekin.

    Pertsona heldu bat erresidentzia batean, langile batekin. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Bizkaian, dependentzia egoeran dauden adinekoentzako foru aldundiaren zentro erresidentzialetan bizi diren 880 pertsonak positibo eman dute koronabirusean (aurreko ostiralean baino 6 gutxiagok). Horietatik 105 ospitaleratuta daude eta 270 sendatu dira.

Zehazki, 48 zentrotan agertu da COVID-19 gaitza.

Bestalde, 341 langile daude kutsatuta eta beste 230 bakartuta, testik egin gabe.

Oro har, 155 zentro baimenduk osatzen dute Bizkaiko zahar etxeen sarea, eta 10.748 pertsona bizi dira horietan, Ekintza Sozialerako Departamentuak emandako datuen arabera.

Koronabirusak eragindako infekzio kasuak artatzeko izaera soziosanitarioa duten unitate berezietan era badira hainbat pertsona: Birjinetxeko 74 pertsona eta Unbeko 63. Halaber, beste zortzi pertsona daude Santurtzin.

Hildako datuei dagokienez, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak apirilaren 16an eman zituen azken datuak, ordura arte eman gabe egon ondoren. Egun hartan, koronabirusak eragindako 157 heriotza baieztatu zituen eta beste 20 kasutan ere koronabirus susmoa zutela gaineratu zuen.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;