Gizartea -

Koronabirusa

Balluerkak ukatu egin du EHUren testekin "ezer ilunik" gertatzen ari denik

Errektoreak esan du agian “aste honetan” sinatuko dutela lan-hitzarmena Osakidetzarekin, eta aitortu du “komunikazio akatsen bat” izan dutela.

EHUko laborategia. Argazkia: EiTB
EHUko laborategia. Argazkia: EiTB
EHUko laborategia. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nekane Balluerka Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak ukatu egin du "ezer ilunik" gertatzen ari denik unibertsitatean garatu dituzten koronabirusa atzemateko testekin, eta aurreratu du aste honetan bertan sina dezaketela lan-hitzarmena Osakidetzarekin.

EHUko ikasketa anitzeko irakasle, katedradun eta ikerlari talde batek agiri bat kaleratu zuten asteburuan unibertsitatean garatu den testei babesa emateko.

EHUk garatutako testa ohiko PCRak baino metodo azkarragoa, fidagarriagoa eta merkeagoa da, eta genetikoki aztertuta kutsatutako pertsonak eta birusa ez dutenak bereizteko gai da.

Adierazpenaren sinatzaileek "pandemia jarraitzeko irizpideen gainean azalpen publikoak emateko" eskatu diote Eusko Jaurlaritzari, ez baita "ekimen horretaz eta EAEko ikerkuntza-zentro guztietako baliabideez aprobetxatzen ari test masiboak egiteko".

Balluerkak azpimarratu du erakundeen arteko elkarlana egon dela "lehenengo unetik", Achucarro Institutuko eta Biofisika Fundazioko ikerlariek "beti Osakidetzak emandako laginekin lan egin dutelako".

Errektoreak adierazi du "aste honetan" sina dezaketela lan-hitzarmena, eta azpimarratu du ez dela "ezer ilunik" egon, baina balitekeela "komunikazio akatsen bat" izatea.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza EHU Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa