Gizartea -

Koronabirusa

Bilbon korrika egiteko 11 zirkuitu

Jarduera fisikoa bizikletaz egin nahi dutenei, berriz, bidegorriak erabiltzea aholkatu du Bilbao Kirolakek.

Pertsona bat bizikletan ibiltzen Bilbon. Argazkia: EiTB
Pertsona bat bizikletan ibiltzen Bilbon. Argazkia: EiTB
Pertsona bat bizikletan ibiltzen Bilbon. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalak gogorarazi du BK RUN-en webgunean hiri osoan zehar dauden korrika egiteko 11 zirkuituri buruzko informazio zehatza dagoela.

Europa parkea, belarra; Deustu-Udaletxea-Deustu, Txurdinaga kiroldegia, Abusu-Ibaieder parkea, Errekaldeko kiroldegia-Pagasarribideko hesia, Miribilla kiroldegia, Europa parkea, Atxuri-Ubide pasealekua, Etxebarria parkea, Artxanda kiroldegia eta Casilda Iturrizar parkea.

Ibilbideetako bakoitzaren distantziaren eta erre ohi den kaloria kopuruaren berri jaso daiteke webgunean, eta ibilbideak jaitsi eta zirkuituaren bideoa ere ikus daiteke.

Jarduera fisikoa bizikletaz egin nahi dutenei, berriz, bidegorriak erabiltzea aholkatu du Bilbao Kirolakek.

Bihartik, maiatzaren 2tik, aurrera bakarkako kirola egin ahal izango dute 14 urtetik gorako pertsonek 6:00etatik 10:00etara eta 20:00etatik 23:00etara, 1,5 metroko distantzia zainduta, egunean behin eta udalerritik atera gabe.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta/edo garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Kirolak Bilbo Euskal herriak Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Deseskalatzea Zer egin Euskadin Alarma-egoeraren amaiera