Gizartea -

Indarkeria mtxista

Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen genero indarkeriagatik

Batak bere bikote ohia kolpatu nahi zuen botila batekin; besteak, aldiz, bikotekidea samatik hartu eta astindu egin zuen. Biak epailearen aurrera eramango dituzte astearte honetan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaltzaingoak bi gizon atxilotu ditu genero indarkeriagatik. Batak, bere bikote ohia botila batekin kolpatu nahi izan zuen; besteak, aldiz, bere bikotekidea astindu zuen kalean.

Astearte honetan Udaltzaingoak jakinarazi duenez, lehen kasua asteleheneko 20:25ean gertatu zen Sandomendi auzoan. 43 urteko gizon bat atxilotu zuten, haren bikote ohiari etxean botila batekin kolpeak eman nahi izateagatik. Etxebizitzan zegoen beste gizon batek eragotzi egin zuen emakumeak kolpeak jasotzea, eta ebakia jasan zuen eskuan. Gertatukoa egiaztatu ostean, erasotzailea atxilotu zuen Udaltzaingoak, eta astearte honetan eramango dute epailearen aurrera.

Geroago, 22:00etan, Udaltzaingoak beste abisu bat jaso zuen Ortiz de Urbina Margolariaren kalean. Gizon batek emakume bat samatik hartuta omen zuen eta hura astintzen ari omen zen. Bertara gerturatu eta emakumearekin hitz egin ostean, erasoa baieztatu zuten. Gainera, emakumeak saman markak zituela ohartu ziren. Ondorioz, 41 urteko erasotzailea atxilotu egin zuten, eta gaur pasako da epailearen aurrera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Matxismoa