Gizartea -

Koronabirusa

Pere Godoy: "Ikasgeletan oso azkar zabaldu daiteke birusa"

Espainiako Epidemiologia Elkarteko presidentearen iritziz, "transmisio maila baxuarekin, modu puntualean eta urruntze neurriekin, ikasgeletara buelta daitekeen probatu daiteke".

Ikasgela bat. Argazkia: EFE
Ikasgela bat
Ikasgela bat. Argazkia: EFE

Radio Euskadi | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pere Godoy Espainiako Epidemiologia Elkarteko presidentearen iritziz, ikasgeletara itzultzeko aukera irailerako utzi behar da "zalantzarik gabe", baina aurreko hilabeteetan itzulera horren "entsegu puntualen bat" egin daiteke, "segurtasun neurri eta berme guztiekin". Bere iritziz, "ikasgeletan oso azkar zabaldu daiteke birusa", eta Radio Euskadiko Boulevard albistegian adierazi duenez, "klasera itzultzea transmisioa areagotu dezakeen puntu kritikoetako bat da", nahiz eta uste duen egungo egoera egokia izan daitekeela ikasturte berriari begira entsegu bat egiteko: "Transmisio maila baxuarekin, modu puntualean eta urruntze neurriekin, ikasgeletara buelta daitekeen probatu daiteke".

Godoyk onartu du birusa errotik kentzea "ezinezkoa" dela eta, gainera, "ekonomia askok ez luketela jasango" konfinamendua luzatzea. "Zentzuzko neurriekin transmisioa murriztea da estrategia. Jarduera ekonomikora zuhurtziaz itzultzea ".

"2 fasean zuhurtzia handiz pentsatu beharra dugu". Pere Godoyk uste du Espainiako biztanleen ehuneko handi batek gaixotasuna izan dezakeela, eta transmisioa murrizteko estrategia guztiak ezarri behar direla, jarduera ekonomikoari kontu handiz ekin behar zaiola aitortuz. Espainiako Epidemiologia Elkarteak "arrisku handia" ikusten du "koronabirusak beste agerraldi berri bat" izateko aukerari dagokionez, baina ez da "derrigorrezkoa" hori gertatzea "funtsezko neurriak erabiltzen baldin badakigu".

"Orain arte ezagutzen genituen oporrak ahaztu behar ditugu". Godoyk ohartarazi du aldaketa handiak izango direla datozen hilabeteetan, eta horrek kalte egingo diola turismoaren sektoreari. "Orain baino bizitza sozial handiagoa egon behar du, baina zainduta". "Zuhurtzia" eskatu du, eta ekainean eta uztailean izandako kutsatze datuei itxarotea, uda osoko gizarte jarduera xehetasun gehiagorekin zehazteko.

Espainiako Epidemiologia Elkarteko presidenteak esan duenez, "Espainiako Gobernuak ebidentzia zientifikoetan oinarritutako erabaki politikoak hartzen ditu, eta hala izan behar du".

Jatorrizko informazioa Radios Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du:

"La transmisión del virus puede ser explosiva y rápida en las aulas"
"La transmisión del virus puede ser explosiva y rápida en las aulas"
"La transmisión del virus puede ser explosiva y rápida en las aulas"

play icon 18:14

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta derrigorrezkoak garraio publikoa erabiltzen baduzu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Osasun albisteak Medikuak Koronabirusa Alarma egoera Deseskalatzea