Gizartea -

KORONABULOAK

Ez dago mugikorra pirateatzen duen 'Argentina lortzen ari da' izeneko bideorik

Hainbat itxura hartuta aldiro-aldiro WhatsApp bidez zabaltzen den bulo bat da.

'Argentina lortzen ari da' ustezko bideoari buruzko WhatsAppeko mezu faltsuaren irudia. EiTB
'Argentina lortzen ari da' ustezko bideoari buruzko WhatsAppeko mezu faltsuaren irudia
'Argentina lortzen ari da' ustezko bideoari buruzko WhatsAppeko mezu faltsuaren irudia. EiTB

EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

WhatsAppetik zehar hedatu den mezu baten arabera, koronabirusaren pandemiari nola aurre egin azaltzen duen "Argentina lortzen ari da" izeneko ustezko bideo bat jaso eta irekiz gero, gailuaren kontrola bereganatzea ahalbidetzen duen artxibo bat sartzen da norberaren sakelako telefonoetan. Alabaina, ez dago izen hori duen inongo bideorik, mezua faltsua baita.

Mezu horrek honako hau dio zehatz-mehatz (jatorrizkoa, gaztelaniaz):

"Van a subir un vídeo por Whatsapp que muestra cómo se está aplanando la curva en Argentina. El archivo se llama "Argentina lo está logrando", no lo abras ni o veas, te jaque el teléfono en 10 segundos y no se puede detener de ninguna manera. Pásale el dato a tus familiares y amigos.

NO LO ABRAN…"

Oraingo honetan, koronabirusaren harira sare sozialetan zabaltzen diren gezurretako informazioak antzemateko #Koronabuloak egitasmoan EiTBrekin batera elkarlanean ari den VOST Euskadi elkarteak eman digu mezuaren berri, eta dagoeneko ukatu egin du mezua egiazkoa dela.

Aldez aurretik, apirilaren 5ean, Guardia Zibilak mezu beraren berri izan zuen, beste itxura batekin izan bazen ere (irudi formatuan, eta ez testu formatuan), eta haiek ere gezurtatu egin zuten Twitterren duten kontu ofizialaren bidez.

Hainbat bertsio

Beraz, tartean-tartean itzultzen den bulo baten aurrean gaude, aldi bakoitzean itxura desberdina hartuta; izan ere, otsaila eta martxoa bitartean antzeko mezu bat zabaldu zen gure artean Zaldibarko zabortegiko luiziaren gertakariez baliatuta:

"OJO!!!!!

Van a subir unas fotos del Volcán de Zaldibar por Whatsapp. El archivo se llama dioxinas y furanos en Ermua, Eibar y Zaldibar , no las abras ni veas, te jaquea el teléfono en 10 segundos y no se puede detener de ninguna manera. Pásale el dato a tus familiares y amigos

Ahora también lo han dicho por ETB"

Orduko hartan ere VOST Euskadi ekimenak mezuaren egiazkotasuna ezeztatu zuen beste argitalpen baten bidez:

Badira mezu beraren bertsio gehiago ere, aldaketa txikiekin. Bertsio horietan, funtsean, balizko artxiboaren izena aldatzen da, eta kasu batzuetan, baita ustez mezu hori irekitzearen arriskuez ohartarazi duten komunikabideena ere:

1 - "URGENTE:

Dile a todos los contactos de tu lista que no acepten un video que se llama *Mueve tu cucu*. Es un virus que Formatea tu movil. Ten cuidado es muy peligroso. Pasalo a tu lista ya que la gente lo abre pensando que es un chiste. Lo están difundiendo hoy en la radio. Pásalo  a quienes puedas.Lo han dicho también en TV3."

2 - "URGENTE: Dile a todos los contactos de tu lista que no acepten un video que se llama EL *BAILE DEL PAPA*. Es un virus que Formatea tu movil. Ten cuidado es muy peligroso. Pasalo a tu lista ya que la gente lo abre pensando que es un chiste. Lo están difundiendo hoy en la radio. Pásalo  a quienes puedas."

3 - "URGENTE: Dile a todos los contactos de tu lista que no acepten un video que se llama EL BAILE DE LA RITA BARBERA. Es un virus que Formatea tu movil. Ten cuidado es muy peligroso. Pasalo a tu lista ya que la gente lo abre pensando que es un chiste. Lo están difundiendo hoy en la radio. Pásalo  a quienes puedas."

4 - "URGENTE: Dile a todos los contactos de tu lista que no acepten un video que se llama *Cuidaros mucho*. Es un virus que Formatea tu movil. Ten cuidado es muy peligroso. Pasalo a tu lista ya que la gente lo abre pensando que es un chiste. Lo están difundiendo hoy en la radio. Pásalo  a quienes puedas.Lo han dicho también en Tele Extremadura."

Larrieldietarako Boluntario Digitalen elkarteaz gain, EiTB Maldita.es-ekin (Maldito Bulo atalaren bitartez) eta La Mecanica del Caracol saioko zientzialariekin dago harremanetan fake news edo gezurrezko albisteei aurre egiteko asmoz.

Kontuan izan osasun-agintariek koronabirusaren aurka emandako aholkuak. Koronabirusaren inguruko albiste faltsuen aurrean, egin kasu bakarrik iturri ofizialek ematen dituzten albisteei. Eta zurrumurru, gezur edo albiste faltsu baten susmorik baduzu, idatzi koronabuloak@eitb.eus helbide elektronikora edo bidali WhatsApp bidez mezu bat 600 900 454 telefono zenbakira. Ez diogu inori zuzenean erantzungo, baina oharrak jaso, aztertu, eta faltsuak direla egiaztatuz gero, Koronabuloak webean aireratuko ditugu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Albiste faltsuak Koronabirusa