Gizartea -

Hondartuta

Bale bat hilda agertu da Zarauzko hondartzan

Kaxalote bat da eta 15 metroko luzera du eta 20 edo 30 tona inguru pisatzen du. Hasiera batean bizirik zegoela uste zuten arean buztankada bat eman duelako.

Argazkia: Neritzel Albisua
Argazkia: Neritzel Albisua
Bale bat agertu da Zarauzko hondartzan

01:39

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

15 metro inguruko eta 20 edo 30 tona inguru pisatzen duen kaxalote hil bat agertu da hondartuta gaur goizean Zarauzko hondartzan, Herrizaingo Sailak eta Ambarrek, Fauna Itsastarraren Ikerketarako eta Kontserbaziorako Elkarteak, esan dutenaren arabera.

Ertzaintzak adierazi duenez, 07:30 inguruan aurkitu dute balea; eta Ambarren presidenteordeak, Enrique Francok, azaldu duen arabera, arean hondartuta gelditu baino lehen arazoren batekin heldu dela uste dute, buztankada bat eman duelako.

Adituek zetazeoaren gorpuaren ikerketa gelditu behar izan dute itsasgorak uretara eraman baino lehen, amarratu ahal izateko eta urak sarrera okerragoa duen leku batera ez eramateko.

Francok azpimarratu duenez, Ambar Donostiako Aquariumarekin hitz egin du, arduradunei animaliaren gorpua interesatzen zaien jakiteko. Egokia iruditzen bazaie, eskeletoa ekintza didaktikoak egiteko erabili daitekeelako.

Aquariuma animaliaz arduratzea erabaki du, eta kaxalotea Getarian lurperatuko dute hiru edo lau urtez eskeletoa hobitik ateratzeko.

Ikusnahi asko hurbiltzen ari dira hondartzara animalia ikusteko.

15 metro inguruko eta 20 edo 30 tona inguru pisatzen duen kaxalote hil bat agertu da hondartuta gaur goizean Zarauzko hondartzan, Herrizaingo Sailak eta Ambarrek, Fauna Itsastarraren Ikerketarako eta Kontserbaziorako Elkarteak, esan dutenaren arabera.Ertzaintzak adierazi duenez, 07:30 inguruan aurkitu dute balea; eta Ambarren presidenteordeak, Enrique Francok, azaldu duen arabera, arean hondartuta gelditu baino lehen arazoren batekin heldu dela uste dute, buztankada bat eman duelako.Adituek zetazeoaren gorpuaren ikerketa gelditu behar izan dute itsasgorak uretara eraman baino lehen, amarratu ahal izateko eta urak sarrera okerragoa duen leku batera ez eramateko.Francok azpimarratu duenez, Ambar Donostiako Aquariumarekin hitz egin du, arduradunei animaliaren gorpua interesatzen zaien jakiteko. Egokia iruditzen bazaie, eskeletoa ekintza didaktikoak egiteko erabili daitekeelako. Aquariuma animaliaz arduratzea erabaki du, eta kaxalotea Getarian lurperatuko dute hiru edo lau urtez eskeletoa hobitik ateratzeko.Ikusnahi asko hurbiltzen ari dira hondartzara animalia ikusteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zarautz argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zarauzko hondartza azken ordukoa Animaliak albisteak Donostiako Aquariuma