Gizartea -

Euskal Herria post-COVID19

172 eragilek bat egin dute ekonomia ekologikoaren aldeko manifestuarekin

ELA, LAB, ESK, STEILAS sindikatuek eta EH Bildu, Ahal Dugu-Podemos, EQUO, Sortu, EA eta Alternatiba alderdiak sinatzaileen artean daude. Dagoeneko, 2.598 norbanakok eta 721 akademikoek egin dute.

Labore ekologikoak. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Labore ekologikoak. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Labore ekologikoak. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dagoeneko, 172 eragilek bat egin dute COVID-19 ondoren, Euskal Herrian ekonomia ekologikoaren aldeko manifestuarekin, ohar batean jakitera eman duenez. Sinatzaileen artean, besteak beste, ELA, LAB, ESK, STEILAS sindikatuek eta EH Bildu, Ahal Dugu-Podemos, EQUO-Berdeak, Sortu, EA eta Alternatiba alderdiak daude.

Era berean, Greenpeace, Ekologistak Martxan, Eguzki, Fridays por Future, Udalbiltza eta Gure Esku Dagok, besteak beste, ekimena babestu dute.

Bestalde, 'Ekonomia ekologikoaren alde Euskal Herria post-COVID' ekimena sustatu duen taldeak gonbita egin die herritarrei, oro har, proposamenarekin bat egin eta manifestua sinatu dezaten. Gaur gaurkoz, 2.598 norbanakok egin dute eta webgune honetan egin daiteke.

Berez, euskal esparru akademikoan sortu zen manifestua. Hasiera batean, 300 akademikok bultzatu zuten ekimena eta dagoeneko 70 unibertsitate eta ikerketa-zentrotako 721 irakaslek eta ikertzailek egin dute bat ekimenarekin, munduan zehar 13 herrialdetan banatuta.

Euskal Herriko unibertsitate eta ikerketa-zentroekin batera (EHU-UPV, Mondragon Unibertsitatea, Deustu, UPNA, Paueko Unibertsitatea-Baiona-Bordele, BC3- Basque Center for Climate Change, Ikerbasque, etab.), Cambridge, Oxford, Stanford eta Berkeley zentroetako euskal akademikoek ere sinatu dute manifestua. Oro har, hainbat espezialitate zientifiko desberdin ordezkatzen dituzte.

Ekimenaren helburua Euskal Herriaren etorkizun "iraunkor eta inklusibo" baten inguruko eztabaida sozial zabala sustatzea da. Diotenez, "Bidegurutze historiko baten aurrean gaude, eta bide okerretik jarraitzearen edo norabidez aldatzearen artean hautatzera behartzen gaitu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa 2024 Nafarroa Iparraldea bideoak Eusko Langileen Alkartasuna Langile Abertzaleen Batzordeak EAE Gizartea Ekonomia berriak Eguneko albisteak Albisteak Ingurumena albisteak Nekazaritza albisteak Steilas Koronabirusa olatu berria Deseskalatzearen azken ordukoa ESK sindikatuaren azken ordukoa