Gizartea -

Koronabirusa

177 kutsatu daude Bizkaiko egoitzetan eta 1.410ek gaixotasuna gainditu dute

Langileen artean 101 positibo daude, aurreko zenbaketan baino 13 gutxiago. Beste 134 langile isolamenduan daude, baina gaitza dutela konfirmatu barik.

Adineko bi, parke batean. Argazkia: Efe.
Adineko bi, parke batean
Adineko bi, parke batean. Argazkia: Efe.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mendekotasun egoetan dauden Bizkaiko adinekoentzako egoitzen sarean 177 egoiliar daude COVID-19ak kutsatuta, eta horietatik 21 ospitaletan daude. Gainera, 1.410 egoiliarrek gaixotasuna gainditu eta negatibo eman dute egindako testetan, Bizkaiko Foru Aldundiak aditzera emandako datuen arabera.

Gizarte Ekintza Saileko Ikuskaritza eta Kontrolerako Zerbitzutik aditzera emandako datuen arabera, larunbateko jardunaldia amaitzean, lurraldean dauden 155 egoitzetatik 33tan zegoen koronabirusa zuen egoiliarren bat.

Bizkaiko egoitzetan 10.748 egoiliarrentzako lekua dago, eta 177k COVID-19a dute, aurreko zenbaketan baino 81 gutxiago. Horietatik 21 ospitalean daude, aurreko zenbaketan baino 6 gutxiago.

Halaber, koronabirus kasuak hartzeko unitate berezietan 42 gaixo daude; 23 Birjinetxen eta 19 Unben.

Kutsatutako langileak

Egoitzetako langileei dagokienez, 101 langilek eman dute positibo (aurreko zenbaketan baino 13 gutxiago). Beste 134 (7 gutxiago) isolamenduan daude, gaitza dutela konfirmatu barik.

Osasun krisia hasi zenetik, 279 pertsona hil dira Bizkaiko adinezkoen egoitzetan eta beste 32 heriotzetan koronabirusak eragindakoak izan direla susmatzen dute, Bizkaiko Aldundiak emandako azken datuen arabera, maiatzeko lehen hamabostaldia barne.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gaixotasunak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Adinekoentzako egoitzak COVID kasuak Deseskalatzea Euskadiko adinekoak