Gizartea -

Koronabirusa

Gipuzkoako Aldundiak hondartzen okupazio-mailaren berri izateko APP-a aurkeztu du

Datorren astean egongo da eskuragarri "Nik Hondartzak" aplikazioa, "hondartzak arduraz erabiltzeko eta gozamena eta osasunaren babesa bateragarri egiteko" helburuarekin.

Kontxako hondartza. Argazkia: Efe
Kontxako hondartza. Argazkia: Efe
Gipuzkoak hondartzen okupazioa kontrolatzeko aplikazio bat jarri du martxan

1:20

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Aldundiak datorren astean jarriko du eskuragarri “Nik Hondartzak” aplikazioa, hondartzen okupazio-maila denbora errealean kontsultatzeko.

Programari esker, denbora errealean kontsultatu ahal izango da hondartzen okupazio-maila, semaforo-sistema baten bidez.

José Ignacio Asensio Ingurmen diputatuaren arabera, “hondartzak arduraz erabiltzeko eta gozamena eta osasunaren babesa bateragarri” egitea da helburua.

Ingurumeneko Zuzendaritzak AZTIrekin lankidetzan garatu duen aplikazio mugikor eta weba 15 minutuan behin eguneratuko da, hareatza bakoitzaren okupazioari buruzko informazioa denbora errealean emanez eta kasu bakoitzean ezartzen diren dentsitate-atalaseen arabera egoeraren berri emanez.

Aforoa zehazteko, gomendatutako distantzia soziala eta hondartza bakoitzaren azalera hartu omen dituzte kontuan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Telefonia mugikorra berriak Euskal Kostaldea Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ondarreta Donostia Kontxako hondartza azken ordukoa Zarauzko hondartza albisteak Aplikazioen albisteak