Gizartea -

Garraio publikoa

Euskotrenek metro eta treneko gaueko zerbitzuak eskainiko ditu ostiraletik aurrera

Gauzak horrela, ordubete lehenago amaituta bada ere, COVID-19ak sortutako egoeran zehar eten zuen zerbitzua berreskuratuko du garraio konpainiak.

Euskotren. Argazkia: Irekia
Euskotren.
Euskotren. Argazkia: Irekia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen Euskotren sozietate publikoak Bilboko metroko (3. linea) eta Bizkaia eta Gipuzkoa arteko treneko gaueko zerbitzuak eskainiko ditu berriro datorren asteburutik aurrera. Horrela, ordubete lehenago amaitu arren, COVID-19ak sortutako egoeran zehar eten zuen zerbitzua berreskuratuko du garraio konpainiak.

Euskotrenek jakinarazi duenez, alarma-egoera bertan behera geratu eta ondorengo eskariaren bilakaerari erreparatuta, ekainaren 8ra aurreratu zuen udako zerbitzuaren hasiera, udalerrien arteko joan-etorriak errazteko helburuarekin.

Orain, asteburuetako gauetan eskaintzen duen zerbitzua ezarriko du berriro, Bilboko metroaren 3. linean ostiral eta larunbatetako zerbitzua eta trenean larunbatetako zerbitzua eskainiz.

Zehazki, Bilboko metroaren 3. linean, ostiral gauean, bederatzi zerbitzu izango dira Kukullaga/Etxebarritik, 00:08tik 02:08ra, eta hamar Matiko/Bilbotik, 00:00etatik 02:15era; larunbat gauean, aldiz, Kukullaga/Etxebarritik hamar zerbitzu eskainiko dira 00:08tik 03:08ra, eta bederatzi Matiko/Bilbotik 00:00etatik 02:15era.

Larunbat gaueko tren zerbitzuei dagokienez, Bilbo-Deba tartean, Bilbotik zerbitzu bat izango da Debara (23:45ean irtengo da Matikotik) eta beste bat Trañara (01:45ean irtengo da Matikotik), eta Debatik bat izango da Bilbora (01:40an).

Kukullaga-Lezama tartean, Kukullaga/Etxebarritik bi zerbitzu izango dira, 00:08an eta 02:08an, eta Lezamatik bat, 00:51n. Zornotza-Bermeo tartean, noranzko bakoitzeko zerbitzu bat izango da (00:19an irtengo da Zornotzatik eta 01:18an Bermeotik), eta beste bat Zornotzatik Gernikara (02:19an).

Topoari dagokionez, Lasarte Oria-Hendaia tartean, Lasartetik hiru zerbitzu izango dira Hendaiara (00:00etan, 01:00etan eta 02:00etan), eta Amaratik Altzara beste bi (00:52an eta 01:52an). Kontrako noranzkoan, hiru zerbitzu izango dira Hendaiatik Lasartera (00:03an, 01:03an eta 02:03an; Amaran amaitzen da), eta beste hiru Altzatik Amarara (00:05ean, 01:05ean eta 02:05ean).

Informazio gehiago eskuratu nahi dutenek erabilgarri dituzte Euskotrenen telefonoa (944 333 333) eta Euskotrenen webgunea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostia Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Bilbo erdialdeko sarbidea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Euskotren Uda Garraio publikoa