Gizartea -

Koronabirusa

Ordiziako Udalak espazio publikoak itxi ditu eta azoka bertan behera utzi du

Besteak beste, kiroldegia, liburutegia eta haurrentzako parkeak egongo dira itxita.

Udalak azoka bertan behera utzi du eta gune publikoak itxi ditu. EiTBren bideo bateko irudia.
Udalak azoka bertan behera utzi du eta gune publikoak itxi ditu.
Udalak azoka bertan behera utzi du eta gune publikoak itxi ditu. EiTBren bideo bateko irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ordiziako Udalak neurri murriztaileak iragarri ditu herrian agertu den COVID-19 fokuaren aurrean. Oraingoz 35 positibo atzeman dituzte eta bihar egitekoa zen azoka bertan behera utzi du Udalak. Gainera, kiroldegia, liburutegia eta haurrentzako parkeak ere ixteko agindua eman du.

Azoka itxita egongo bada ere, telefonoz eta Internet bidez erosketak egin ahal izango dira.

Nekane Murga Osasun Sailburuak kutsatuen kopuruaren informazioa eman ondoren iragarri ditu neurriak Adur Ezenarro Ordiziako alkateak. Antza, lehen kasua Lleidatik etorritako pertsona batena izan daiteke.

Neurrien iraupenari dagokionez, ohartarazi du "egun bat edo bi" iraun dezaketela, "baina aurre egin behar diogun hori ezagun izan arte" mantenduko dira. G

"Azken hilabeteetan zerbait ikasi badugu, erabakiak ahalik eta azkarren hartu behar direla da", azpimarratu du.

Alkateak ordiziarrei dei egin die egun hauetan etxetik ahalik eta gutxien irteteko eta ezarritako neurri guztiak betetzeko, maskara eramatea esaterako. Bestalde, alkateak gogorarazi du PCR probak egin dituzten bizilagunek etxean geratu behar dutela proben emaitzak jaso arte.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Ordizia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Beasain Albisteak Merkataritza Lazkao Azokak Goierri