Gizartea -
INDARKERIA MATXISTA
Espetxera bidali dute bikotekide ohiari eraso egiteagatik Oñatin atxilotutako gizona
44 urteko gizonezkoak emakumearenganako zuen urruntze agindua urratu zuen eta eraso egin zien ama-alabei, lesioak eraginez. Martuteneko espetxera bidali dute.
EITB.EUS
Espetxera bidali dute atzo iluntzean Ertzaintzak Oñatin, genero indarkeria egotzita, atxilotu zuen 44 urteko gizona.
Segurtasun Sailak azaldu duenez, emakumearengandik urruntzeko zuen agindua urratu zuen eta eraso egin zien ama-alabei, eta baita lesioak eragin ere.
Erasoaren berri izan bezain pronto agertu zen Ertzaintza etxebizitzan, eta gizona atxilotu zuen, 20:45 aldera.
Gaur goizean eraman dute epailearen aurrera, eta honek Martuteneko espetxera bidali du.
Gizon bat atxilotu dute Orikainen (Nafarroa), indarkeria matxistagatik
Bestalde, Nafarroako Foruzaingoak gizon bat atxilotu du Orikainen, genero indarkeria leporatuta.
Ez da zabaldu erasoaren inguruko datu gehiago, ezta erasotzaileari zer neurri ezarri dioten ere.