Gizartea -

Koronabirusa

Jaurlaritzak lokaletan biltzea debekatu die gazteei

Jaurlaritzak dekretu batean zehaztu duenez, maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da asteazkenetik ostegunerako gauerdian; dekretu horretan bertan, lokalen gaineko debekua dago.

Artxiboko irudian, gazte batzuen lokala. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.
Artxiboko irudian, gazte batzuen lokala
Gazteentzako lonjak debekatu ditu Jaurlaritzak

0:55

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak gazteen lokaletan eta antzeko ezaugarrietako lokaletan jarduera egotea debekatu du. Debekua asteazken honetan gauerdian sartuko da indarrean, hau da, hilaren 15etik 16rako gauerdian.

Jaurlaritzak dekretu batean zehaztu duenez, maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, asteazkenetik ostegunerako gauerdian ere, nahiz eta segurtasun-tarteari eutsi; dekretu horretan bertan ere dago lokalen gaineko debekua.

Halaber, dekretuan, Eusko Jaurlaritzak azalduta du edariak kalean edo gune publikoetan modu kolektiboan edo taldean kontsumitzea, hau da, ostalaritza-establezimenduenak edo antzeko establezimenduenak ez diren guneetan, "osasungaiztasun-egoeratzat" joko dutela.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak izango dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" izango da derrigorrezkoa abuztuaren 1etik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Zer gertatu da Bizkaian? Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza berriak Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak gaur Koronabirusa olatu berria Gazteak albisteak