Gizartea -

Koronabirusa

14,2 milioi kutsatu eta 602.000 hildako koronabirusagatik mundu osoan

AEB dago positiboen zerrendaburuan, 3,71 milioi kasurekin, eta pandemia hasi zenetik hildako gehien izan dituen herrialdea ere bada, 140.119 heriotzarekin.

PCR probak Ameriketako Estatu Batuetan. Argazkia: EFE
PCR probak Ameriketako Estatu Batuetan.
PCR probak Ameriketako Estatu Batuetan. Argazkia: EFE

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

COVID-19aren pandemiak 602.000 hildakotik gora eta 14,2 milioi kutsatu utzi ditu dagoeneko mundu osoko 188 herrialdetan, Johns Hopkins Unibertsitatearen datuen arabera.

Estatu Batuetan 3,71 milioi kasu izan dira —azken 24 orduetan 63.700 gehiago zenbatu dituzte—, eta hildako gehien pilatzen dituen herrialdea da: 140.119.

Brasilen dago —2 milioi kutsatu baino gehiago eta 78.772 hildako— osatutako pertsonen kopururik altuena: 1,44 milioi pertsona. Estatu Batuetan, aldiz, milioi bat pertsonari eman diete alta.

Indian, bestalde, milioi kutsatuen langa igaro dute, 26.816 hildakorekin. Igandean eguneko datuen beste errekor bat hautsi dute 39.000 positiborekin.

Ondoren, Errusiak 764.215 kasu eta 12.228 hildako ditu. Bosgarren tokian Sudafrika sartu da, 350.879 kasu eta 4.948 heriotzarekin. Ondoren datoz Peru, 349.500 positibo eta 12.998 hildakorekin, eta Mexiko, 338.913 positibo eta 38.888 heriotzarekin.

Txilen, bestalde, 328.456 kutsatu eta 8.445 egon dira, eta Erresuma Batuan, 295.632 positibo eta 45.358 biktima.

Ondoren datoz Iran, 271.606 positibo eta 13.979 heriotzarekin; Pakistan, 263.496 kutsatu eta 5.568 hildakorekin, eta Espainia, 260.255 kutsatu eta 28.420 heriotzarekin.

200.000 kasutik gora izan duten herrialdeen zerrenda ixten dute Arabia Saudik (248.416 kasu eta 2.447 hildako), Italiak (244.216 kasu eta 35.042 heriotza), Turkiak (218.717 kasu eta 5.475 hildako), Frantziak (211.943 kutsatu eta 30.155 hildako), Alemaniak (202.58 positibo eta 9.091 heriotza) eta Bangladeshek (202.066 kutsatu eta 2.581 hildako).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Errusia Erresuma Batua Espainia Alemania Frantzia Gizartea Mexiko Eguneko albisteak Albisteak Turkia Iran India Brasil Italia Txile Osasun albisteak Peru Koronabirusa