Gizartea -
Desagertua
Zierbenan desagertutako bigarren arrantzalearen gorpua aurkitu dute Castroko uretan
Aisialdirako ontzi batean arrantzan atera ziren bi gizon portura itzuli ez zirela jakinarazi zuten igandean.
Agentziak | Erredakzioa
DYAko agenteek atzo Zierbenan desagertutako bigarren gizonaren gorpua aurkitu dute gaur eguerdian Castro Urdialesen, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Igande goizaldean 01:30ak aldera eman zuten desagerpenaren berri; aisialdirako ontzi batean arrantzan atera ziren bi gizon portura itzuli ez zirela jakinarazi zuten.
Berehala, bilaketa dispositibo bat jarri zuten martxan, eta Itsas Salbamenduko, Gurutze Gorriko eta Guardia Zibileko urpekariek eta ontziek hartu dute parte, baita Ertzaintzaren helikoptero batek ere.
Atzo, 06:45 aldera, bi arrantzaleetako baten gorpua aurkitu zuten eta, ondoren, haiekin zihoan txakurrarena.
Ontziko bigarren tripulatzailearen bilaketa egun osoan zehar luzatu da, eta gaur goizean lehen orduan berrabiarazi da.
Azkenik, 14:00ak aldera, Eusko Jaurlaritzako teknikari batek jakinarazi du DYAko ontzi batek hilotz bat aurkitu duela Castro Urdialesko uretan. Larunbat goizaldetik desagertuta zegoen arrantzalearena da.