Gizartea -
COVID-19
Atxilotu bat eta 30 identifikatu maskaren aurkako protesta batean, Donostian
Elkarretaratzea sare sozialen bidez deitu zuten, “munduko ordena berriaren, “mafia politikoaren” eta “normaltasun berriren” aurka.
Agentzia | Erredakzioa
Maskaren erabileraren eta “munduko ordena berriaren” aurka elkarretaratzea egin zuten ostiralean, Donostian. Ertzaintzak pertsona bat atxilotu eta beste 30 identifikatu zituen protestan, Segurtasun Sailak larunbat honetan jakinarazi duenez. Atxilotuari desobedientzia delitua egotzi diote.
Elkarretaratzea sare sozialen bidez deitu zuten, “munduko ordena berriaren, “mafia politikoaren” eta “normaltasun berriren” aurka. Protesta 19:30 aldera egin zuten Boulevard Zumardian.
“Arnas egin nahi dugu”, “Maskarillak ez”, “Pandemia faltsua” eta “Telebista manipulazioa” oihu egin zuten manifestariek. Era berean, pankarta bat jarri zuten Boulevardeko kioskoan: "Gelditu. Koronabirusa-Beldurra. Munduko ordena berriari ez".
Ez maskararik, ezta distantziarik ere
Iturriek azaldu dutenez, manifestariek ez zuten maskararik, ezta segurtasun distantziarik gordetzen ere. Ertzaintzak megafoniaren bidez babesa jartzeko eta segurtasun neurriak betetzeko eskatu zien, baina manifestariek ez zuten jaramonik egin.
Horregatik, 30 pertsona identifikatu zituzten, horietako batek ertzainei aurre egin zien, eta desobedientzia leporatuta atxilotu zuten. Elkarretaratzea deitu zuen pertsona ere identifikatu zuten, iturriek zehaztu dutenez.