Gizartea -

Zubieta

Isuna jarri dio GHK-k erraustegia kudeatzen duen enpresari, maiatzeko isuragatik

Gipuzkoako Hondakinen Batzordeak jakitera eman duenez, hiru arau-hauste egin ditu Ekondakin enpresak; horietako bat larria, eta beste biak arinak. Guztira, 45.000 euroko isuna ezarri diote.

Zubietako erraustegia. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Isuna jarri dio GHK-k erraustegia kudeatzen duen enpresari, maiatzeko isuragatik
Zubietako erraustegia. ETBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketak (GHK) 45.000 euroko isuna jarri dio Zubietako erraustegia kudeatzen duen Ekondakin enpresari, maiatzean Arkaitzerrekan izandako isuriagatik. Horren ondorioz, hainbat arrain hilik agertu ziren bertan.

Hain zuzen ere, justizia ari da bideratzen duela bi hilabete Arkaitzerrekan gertatutakoa. Izan ere, iragan uztailaren 7an Gipuzkoako Fiskaltzak bukatutzat eman zituen isuriagatik irekitako eginbideak, eta instrukzioko epaitegi bati eman zion kasua, ingurumenaren aurkako delitua egon ote zen azter zezan.

Bien bitartean, maiatzean zabaldutako espedientearen harira eta txosten tekniko eta juridikoak aztertu ostean, GHK-k erabaki du Ekondakinek hiru arau-hauste administratibo egin zituela.

Gipuzkoako Hondakinen Batzordeak jakitera eman duenez, hiru arau-hauste horietako bat larria da, eta beste biak arinak. Horregatik, 25.000 euroko isuna jaso du arau-hauste larriagatik, eta 10.000 eurokoa urratze arin bakoitzagatik. Hain zuzen ere, larritzat jo dute ubidean amoniako isuria egon zela ez jakinaraztea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal herriak Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ingurumena Ura Ibaiak Animaliak Euskadiko kutsadura Zehapenak Euskadin