Gizartea -

Bero-oldea

Abisu horia gaur Euskadin eta alerta laranja Nafarroan beroagatik

Atzoko egun itogarriaren ostean, 35 gradu espero dira iragarte-gunean eta 36 Ebroko ondoko eskualdean. Kostaldean, aldiz, 27 graduren bueltan ibiltzea aurreikusi dute.

Una persona junto al río en Pamplona/Iruñea, ayer. Foto: EFE
Una persona junto al río en Pamplona/Iruñea
Una persona junto al río en Pamplona/Iruñea, ayer. Foto: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hego Euskal Herriak tenperatura altuek baldintzatutako eguna izango du gaur ere; hori dela eta, Larrialdiei aurre egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzak abisu horia ezarri du EAEn, eta Aemetek alerta laranja Nafarroan.

Atzo, bero-boladak 43 gradu utzi zituen Sestaon 40,7 Dononstian, 40,4 Bilbon eta 35,9 Gasteizen.

Gaurko, abisu horia 12:00etatik 20:00etara indarrean egongo da. Tenperatura maximoak 35 gradu ingurukoak izango dira iragate-zonan, eta 36lpal Ebroko ondoko eskualdean.

Bestalde, kostaldean sartalde/ipar-sartaldeko haizeak jotzen jarraituko du, hori dela eta, tenperaturak 27 graduren bueltan ibiltzea espero dute. Barnealdean, hego haizea aldakor ibiliko da goizean sartalde/ipar-sartaldera, beraz, han tenperaturak 30 gradu ingurukoak izatea aurreikusi dute.

Iragarte-gunean eta Ebroko ondoko eskualdean hego haizeak jarraituko du arratsaldera arte, eta orduan ipar-sartaldetik joko du.

Foru Erkidegoan, termometroak 40 graduraino heltzea espero da Erriberan baita erdigunean ere, eta 36 inguruan ibiltzea Pirinioetan. Zerua oskarbi egongo da ia denean, arratsaldean baten bat sortzen hasiko bada ere, prezipitazio txiki botatzera arte.

Sute arriskua

Gainera, Jaurlaritzak baso sutea sortzeko arriskuagatik ere abisu horia ezarri du, gauerditik 20:00ak arte. Arriskua bereziki handia da iragarte-gunean eta Ebroko ondoko eskualdean, hego haizea eta hezetasun txikia direla eta.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostia Iruñea Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Uda Bero-boladak