Gizartea -

Bizkaia

Gueñeseko jipoiaren ustezko egilea espetxera bidali du epaileak

18 urteko gaztea ostiralean atxilotu zuen Ertzaintzak. Gertakaria uztailaren 23an jazo zen. Gizon bat jipoitu zuten lonja batean, eta ospitalera larri eraman behar izan zuten.

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

18 urteko gazte bat atxilotu zuen Ertzaintzak ostiralean, Gueñeseko (Bizkaia) lonja batean, uztailaren 23an, gizon bati jipoia ematea egotzita. Epaileak gaztea espetxera bidali du larunbat honetan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Gertakaria uztailaren 23n jazo zen. Gizon bat jipoitu zuten Gueñeseko lonja batean. Larri zauritu eta ospitalera eraman behar izan zuten.

Ordu batzuk geroago, Ertzaintzak emakume bat eta gizon bat atxilotu zituen, baina epailearen aurrean deklaratu ondoren aske utzi zituzten. Hala ere, ikerketa zabalik izan da, eta iragan ostegunean Ertzaintzak beste gizon bat atxilotu zuen. Epailearen esku utzi eta hark Zumarragako adingabeen zentroa bidali zuen.

Era berean, ostiralean laugarren bat atxilotu zuten, 18 urteko gaztea. Larunbat honetan epailearen esku geratu da.

Hilketa saiakera leporatuta, kartzelara bidali du epaileak. Ertzaintzak ez du atxiloketa gehiago egitea espero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gueñes Gazteak Enkartazioak gaur