Gizartea -
GENERO INDARKERIA
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekideari seme-alaben aurrean erasotzeagatik
Bikotearen adierazpenen arabera, eztabaida batean, gizonak emaztea jo zuen, eta, ondorioz, agenteek atxilotu egin zuten.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ustez genero-indarkeriako delitu bat egiteagatik 40 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Udaltzaingoak. Gizonak bikotekideari eraso egin zion euren seme-alaba adingabeen aurrean.
Gasteizko Udalak zabaldutako ohar baten arabera, emakumeak 092 zenbakira deitu zuen Polizia Erdi Aroko hiriguneko etxebizitza batera bertaratu zedin eskatzeko. Dei horretan, bikotekideak eraso egin ziola eta labana bat zuela salatu zuen emakumeak.
Bikotearen adierazpenen arabera, familia eztabaida batean, gizonak emaztea jo zuen, eta, ondorioz, agenteek atxilotu egin zuten. Gaur bertan epailearen esku geratzea espero dute.