Gizartea -

KORONABIRUSA

Plentziako hotel batek taberna eta jatetxea itxi ditu langile baten positiboagatik

Langile bat "hoteletik kanpoko ingurune batean" kutsatu ostean, bere borondatez itxi eta prebentziozko neurri gisa hartu du erabakia establezimenduak.

Hotel Boutique Bahía de Plentzia. Imagen: Google Maps
Hotel Boutique Bahía de Plentzia
Plentziako hotel batek taberna eta jatetxea itxi ditu langile baten positiboaren ondoren

1:01

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Plentziako Boutique Bahia hotelak taberna eta jatetxea ixtea erabaki du, modu prebentiboan, establezimenduko langile batek positibo eman ostean. Itxita egongo dira gainerako langileei egingo zaizkien proben emaitzak negatiboak direla baieztatu eta "dena behar bezala desinfektatu arte", hotelak berak sare sozialen bidez zabaldu duen ohar baten arabera.

Bizkaiko udalerri horretako establezimenduak adierazi duenez, bere borondatez eta prebentzio-neurri gisa hartu du taberna eta jatetxea ixteko erabakia, langileetako bat "hoteletik kanpoko ingurune batean" kutsatu dela eta PCR proban positibo eman duela jakin ondoren.

Langileen eta bezeroen "osasuna zaintzeko" neurri hori iragartzeaz gain, zuzendaritzaren esanetan, langile guztiak osasun agintarien aginduetara daude eta beharrezko probak egingo dizkiete. Horrez gain, instalazioak desinfektatu egingo dituztela gaineratu dute sare sozialetan.

Lokalak "osasun-berme guztiekin" irekiko dituzte, "probek negatibo eman eta dena behar bezala desinfektatu ondoren".

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, berriz, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Plentzia Albisteak Osasun albisteak Jatetxeak Tabernak COVID fokuak Turismo-ostatuak Euskadi