Gizartea -

KORONABIRUSA

674 positibo berri Hego Euskal Herrian, kasuen "balizko tsunami" baten atarian

Horietako 378 Bizkaian izan dira. Osasun sailburuaren arabera, egoera "kezkagarria" da, baina lehen olatuan baino "aurrerapen gehiagorekin" egingo zaio aurre.

Gendea maskararekin. Argazkia: Efe.
Gendea maskararekin. Argazkia: Efe.
Martxoaren bukaeratik eguneko positibo kopururik handiena atzeman zuten atzo

1:44

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

674 koronabirus kasu berri zenbatu dira Hego Euskal Herriak azken orduetan egindako PCR probetan. Guztira, 9.886 PCR proba egin dira, eta horietatik % 6,82 positiboa izan da.

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) PCR test bidez 575 positibo berri erregistratu dira azken 24 orduetan. Euskadin atzemandako kasu berrietatik, 378 Bizkaian izan dira, 126 Araban eta 64 Gipuzkoan. Gainera, EAEtik kanpo bizi diren zazpi lagunek positibo eman dute.

Nekane Murga Osasun sailburuak Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Kontseilariak, pandemiaren datuen eguneraketaren berri emateko prentsaurrekoan jakinarazi duenez, 8.263 PCR proba egin dira azken 24 orduetan, eta horietatik 575ek positibo eman dute.

Atzoko egunean, gainera, 31 sarrera berri izan ziren ospitaleetan. Gaur egun, 145 pertsonek jarraitzen dute ospitaleratuta COVID-19agatik, eta horietatik 13 ZIUn daude.

Osasun Sailak astelehenean eguneratuko du udalerriei buruzko informazioa, baita R0 indizea ere.

Bestalde, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (ISPLN) emandako datuen arabera, ostiralean 99 kasu positibo berri izan dira COVID-19 birusaren ondorioz, eta ospitaleratze bat izan da. Gainera, ez da koronabirusaren gaixotasunak eragindako heriotzarik zenbatu.

Gaur egun, 15 eta 44 urte bitartekoen artean erregistratu dira kasu gehien, kasu berri guztien % 54 baitira.

Nafarroako ospitale-sarean 43 pertsona daude ospitaleratuta, COVID-19aren ondorioz; horietako bost ZIUn daude, eta beste bi etxean. Gainerakoak, 36 gaixo, ospitaleko solairu batean daude.

Kasu berrien "balizko tsunami bat"

Osasun sailburuak ohartarazi duenez, EAE "balizko tsunami baten" aurrean dago, kasuen gorakadagatik, eta aisialdia eta harremanak izateko modua berrikusteko beharra azpimarratu du.

Astelehenean, EAE "ezohiko agertoki batera" itzuliko da, eta Osasun sailak osasun larrialdi egoera ezarriko du. Murgak onartu duenez, autonomia erkidegoa "COVID-19aren olatu epidemiko berri baten gorakada fasean" dago.

Eboluzioa martxoan baino astiro doala esan du, kasu larri gutxiagorekin, baina onartu du "kezkagarria" dela, eta ohartarazi du "aurrerapen gehiagorekin ikusgai den balizko tsunami baten aurrean gaudela".

"Horrek prebentziorako neurriak hartzea ahalbidetzen digu. Aurrerapenarekin ikustea eta tamaina hartzea ahalbidetzen digu, eta neurriak hartzea, eta hori ari gara egiten", esan du. Horregatik, bestelako eboluzioa espero du, "lehenengo olatuarekin alderatuta, atzemateko eta kontrolatzeko maila handiagoagatik".

"Birusarekin bizitzera eta oreka lortzera" ikasi behar dela azpimarratu du sailburuak. "Udak aisialdi eta mugikortasun handiagoa eragin du", esan du, eta herritarrei “izaten ari diren aisialdia berrikusteko" eskatu die.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Bizkaia Gipuzkoako albisteak Gaurko albisteak Nafarroan Araba EAE albisteak Gaixotasunak albisteak Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Osasunari buruzko albisteak COVID olatu berria Osasunbidea