Gizartea -

Osasun larrialdi egoera

Normaltasun berrian atzerapausoa egingo du Jaurlaritzak, konfinamendua ekiditeko

Bihar, osasun-larrialdi egoeran sartuko da EAE. Horren bitartez osasun-sistema ez kolapsatzea eta koronabirusarekin bizitzera ohitzea espero du Eusko Jaurlaritzak.

Arantxa Tapia sailburua. Irudia: EiTB
Arantxa Tapia sailburua.
Osasun sistemaren kolapsoa eta bigarren konfinamendu bat saihestea da helburua

1:39

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuak esan du normaltasun berrian "atzerapausoa egiteko beharra dugula" eta neurri murriztaile berriak hartu behar direla, egoera "larriagotzen" ari delako, baina baztertu egin du bigarren konfinamendu orokor bat ezartzeko aukera.

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuarekin batera emandako prentsaurreko batean, Tapiak adierazi du COVID-19ak eragindako egoera honetan "neurri murriztaile berri eta sendoagoak premiazkoak" direla, egoera "larriagotzen" ari delako. Hala ere, argi utzi nahi izan du "garaiz" ari direla lanean, eta horrek "iraganean bizitako moduko egoerak saihesteko" aukera emango diela.

Tapiak nabarmendu duenez, astelehenean "jarduera-esparru berri bat izango duen" osasun-larrialdi egoera aktibatuko da, eta, ondorioz, egoera berri baten aurrean egongo gara. Orain arteko Biziberri Planari jarraiki, "atzerapausoa" egin beharko da "normaltasun berria" deiturikoan, birusaren hedapenari "galga jartzeko" eta "gertatzen ari diren kutsatzeen-bolumena saihesteko".

Osasun-larrialdiaren helburuak

Murrizketa berrien helburuak, batez ere, hiru izango dira.

Horietako lehena, osasun-sistema ez tenkatzea eta "sistema kolapsatzeko aukera orotatik aldentzea".

Bigarrena, martxoan eta apirilean bizi izandakoa bezalako bigarren konfinamendu bat saihestea; alde horretatik, "argi utzi nahi izan du bigarren konfinamendu orokor bat baztertzen dutela".

Hirugarren helburua birusarekin bizitzen ikastea da, tratamendurik edo txertorik ez dagoen bitartean. "Elkarbizitza horren arrakasta osasun-zaintzaren eta larrialdi-egoera batean onar daitekeen normaltasunaren arteko orekatik etorriko da", gaineratu du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasunari buruzko albisteak Koronabirusa LABI Euskadi