Gizartea -

KORONABIRUSA

Behera egin du EAEn atzemandako positibo kopuruak: 364 kasu, horietako 204 Bizkaian

Halaber, positibo berrietako 80 Gipuzkoan atzeman dituzte, eta 65 Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren 15 pertsonak positibo eman dute azken orduetan.

Maskara jantzita duten pertsona batzuk, kalean. Argazkia: EFE
Maskara jantzita duten pertsona batzuk, kalean.
364 kasu berri atzeman dira EAEn; horietatik 204, Bizkaian

0:50

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEn, 364 positibo atzeman dituzte azken 24 orduetan PCR proben bidez. Bestalde, Nafarroan beste 61 kasu positibo atzeman zituzten atzo, eta bi pertsona ospitaleratu zituzten COVID-19aren eraginez. Dena dela, ez zen inor hil koronabirusaren ondorioz.

Zehazki, Euskadin baieztatutako kasu berrietako 204 Bizkaian atzeman dituzte, 80 Gipuzkoan eta 65 Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren 15 pertsonak positibo eman dute azken orduetan.

Halaber, gaitza atzemateko 5.625 PCR egin zituzten atzo, Osasun Sailak ohar baten bidez jakitera eman duenez. Zehazki, ondorengo herri hauetan atzeman dituzte koronabirus kasuak:

Gipuzkoan: Andoain (1), Azkoitia (2), Azpeitia (29), Bergara (1), Donostia (17), Elgoibar (2), Errenteria (1), Getaria (3), Hernani (1), Ibarra (1), Idiazabal (1), Irun (5), Lazkao (1), Mendaro (2), Mutriku (4), Oiartzun (1), Orexa (1), Soraluze (1), Villabona (1), Zarautz (2), Zumaia (1) eta Zumarraga (2).

Bizkaian: Abadiño (1), Zornotza (3), Arrigorriaga (3), Balmaseda (2), Barakaldo (10), Barrika (1), Basauri (3), Berango (2), Bermeo (2), Berriatua (1), Bilbo (96), Derio (3), Durango (5), Elorrio (3), Erandio (3), Etxebarri (2), Galdakao (1), Gernika-Lumo (1), Getxo (26), Larrabetzu (2), Laukiz (1), Leioa (5), Lekeitio (1), Lemoa (1), Lemoiz (1), Markina-Xemein (2), Maruri-Jatabe (1), Mungia (5), Otxandio (1), Plentzia (2), Portugalete (3), Santurtzi (7), Ugao-Miraballes (1), Trapagaran (2) eta Zalla (1).

Araban: Arratzua-Ubarrundia (1), Artziniega (1), Barrundia (1), Laudio (3), Urkabustaitz (1), Gasteiz (56) eta Zuia (2).

Azken orduetan positibo eman duten pertsonen profilari dagokionez, 182 emakumeak dira eta 182 gizonak. Gainera, positibo eman duten gehienek 69 urte baino gutxiago dituzte; batez ere, 20 eta 29 urte bitartean (66 kasu).

Covid-19a duten 37 pertsonak 10 eta 19 urte bitartean dituzte eta 65ek, berriz, 30 eta 39 urte bitartean. Gainera, azken orduetan atzemandako 20 kasutan gaixoek 0 eta 9 urte bitartean dituzte.

Osasun Sailak jakinarazi du, halaber, positibo eman duten 61 pertsonak 40 eta 49 urte bitartean dituztela, 52k 50-59 urte bitartean, 28k 60-69 urte bitartean eta beste 35ek 70 urtetik gora.

1,21 da gaurko R0 indizea (atzo 1,28 zen).

Ospitaleetako egoerari dagokionez, egun 14 pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan ospitaleratuta, Osasun Sailak eguneroko oharrean emandako datuen arabera.

61 kasu gehiago atzeman dituzte Nafarroan azken orduetan

Bestalde, Nafarroan beste 61 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten atzo. Guztira, gaitza atzemateko 1.079 PCR proba egin zituzten Foru Erkidegoan. Dena dela, ez zen inor hil koronabirusaren ondorioz.

Iruñeak eta bere eskualdeak jarraitzen dute kasu berri gehienak biltzen (% 47), jarraian Lizarrako osasun-eremuan atzeman dituzte kasu gehien (% 28), eta, ondoren, Tuterako osasun-eremuan (% 10). Gainerako kasuak (% 15) Nafarroako beste eremu batzuetan banatzen dira.

Baieztatutako kasuen batez besteko adinari dagokionez, 15-29 urteko taldea da nagusi (kasu guztien % 28), eta, jarraian, 45-59 urteko taldea (% 21). Ondoren, 30-44 urte bitarteko adin-tartea dago (% 19) eta 0-14 urte bitartekoa (% 17). Positibo berrien % 12k 60 eta 75 urte bitartean dituzte, eta % 3k, 75 urte baino gehiago. Ildo horretatik, kasu berrien batez besteko adina 36,5urte dira. Generoari dagokionez, kasu berrien % 55 emakumeak dira, eta % 45, gizonezkoak.

Bilakaera epidemiologikoaren ikuspuntutik aztertuta, atzo bi pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, baina ez zen inor hil COVID-19aren eraginez; beraz, pandemia hasi zenetik, 532 pertsona hil dira Nafarroan koronabirusaren ondorioz.

Bestalde, Nafarroako ospitale sarean 54 pertsonak jarraitzen dute ospitaleratuta, eta horietatik sei zainketa intentsiboetako unitateetan (ZIU) daude eta beste hiru etxean. Gainerakoak, 45 gaixo, ospitaleko geletan daude. Pertsona horiek guztiek positibo eman zuten PCR proba batean, infekzio hori ospitaleratzeko arrazoia izan ala ez.

Azkenik, detekzio goiztiarreko sistemari eta kasu zein kontaktu estuen jarraipenari dagokionez, 1.079 PCR proba egin zituzten atzo osasun sare publikoan. Pandemia hasi zenetik 8.264 positibo baieztatu dituzte guztira (atzo beste 61 kasu atzeman zituzten).

AURRERAPENA

Informazioa osatzen ari gara...

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, berriz, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Osakidetza Bilboko azken albisteak Gipuzkoa Donostia Herriak eta Hiriak Bizkaia Albisteak Nafarroa Araba Ermua Eibar bideoak Eusko Jaurlaritza Tolosa gaur Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Zarautz berriak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Ordizia Albisteak Medikuntza albisteak Medikuak Getaria Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Deseskalatzea Osasunbidea gaur