Gizartea -

KORONABIRUSA

12 positibo atzeman dituzte Murgiako Sortzez Garbiaren egoitzan

Zentro pribatuko kutsatutakoen artean, 11 egoiliar eta langile bat daude.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egun hauetan Arabako Lurralde Historikoko egoitzetako langileen eta erabiltzaileen artean egiten ari diren PCR probek 12 kasu positibo azaleratu dituzte COVID-19an Arabako Murgia udalerriko Zuiako Sortzez Garbiaren egoitzan.

Zentro pribatuan kutsatu diren pentsonen artean, 11 egoiliar eta langile bat daude. Azken orduetan atzeman dituzte kasuak, guztiak sintomarik gabekoak, Arabako Foru Aldundiak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Adinekoentzako egoitzak Koronabirusa Adinekoak